![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
|
Urtarrilaren 30aren inguruan, Gandhiren hilketaren urteurrena, Bakearen aldeko Koordinakunde - Gesto por la Pazek indarkeriaren amaiera exijitzeko manifestazio bat burutzen du eta biktimei gure elkartasuna adierazi. |
|||||||||||||||||||||||||||
![]() |
1993ko manifestazioa |
||||||||||||||||||||||||||
|
"Denotzat eta betirako." |
|||||||||||||||||||||||||||
| Manifestazioaren amaierako komunikatua: | |||||||||||||||||||||||||||
|
Gaur, hemen, gure presentzia, errespeto eta tolerantziaz hiritar guztiak integratzeko euskal gizarteak onartutako konpromezuaren sinboloa da. Gehiengoaren balore hauekin bat ez datozen pertsona eta taldeei esku zabalaren luzapen eta onar ditzaten gonbidapena da. Erreibindikatzen dugun bakea, DENONTZAKO bakea da, zeren eta ez du ukatzen medio baketsu eta demokratikoaren bidez defendatutako ideia edo proiektu bat ere. Hemen gaudenok, norberaren ideiak, gehiengoaren gustokoak ez izatearen posibilitatea onartzen dugu, eta beraz, hauek inposatuak ez izatea. Eta honek ez gaitu inoiz bultzatuko indarkeria, tresna politiko gisa erabiltzera. Hemen gaudenok indarkeriari uko egin diogu; hitza, arrazoia eta elkarrizketa aukeratuz. Bada DENONTZAKO bakea, denon artean eraikitzeko beharra dagoelako. Etorkizun baketsuaren eraiketan eta indarkeriak suposatu duen apurketa gainditzean, gizarte osoak zer esan handia eta eraginkorra izan behar du. Errebindikatzen dugun bakea, bada ere BETIRAKO bakea. Epe laburreko edo sasikonponketak ez zaizkigu balio. Gure historiaren orrialde hau itxi behar dugu, atzera bueltatzeko tentaldiak ekidinez. BETIRAKO bakea eta elkarbizitza, giza eskubideetan, printzipio demokratiko, eta aukera pluralen arteko tolerantzian oinarritu behar dira. BETIRAKO bakeak, errekontziliazioaren aldeko aukera serioa inplikatzen du. Batzutan, hau, ekitaldi, une, argazki edo itun batetan zehaztuko dela pentsatzeko joera dugu. Baina errekontziliazioa ezin da izan eta ez da izango une bat, prozesu bat baizik; non hainbeste urtetako indarkeriak eragindako zauriak ixteko, gizarte osoaren partaidetza beharrezkoa izango da. Indarkeriaren bukaera lortzeko, guztion ahalegina beharrezkoa den eta izan den bezala, errekontziliazioa lortzeko, antzeko ahalegin bat ere beharko da. Gaur hemen
gaudenok Euskal Herriko etorkizun baketsuaren aldeko apostu handia egin
dugu. Bakea gure eskura dago, baina elkarbizitza birkonpontzeko eta indarkeria
geure balore-sistematik baztertzeko, guztion bultzadak beharrezkoa izaten
segitzen du. Azken erahilketak berriro gogoraerazi digute zein erreza
den hil egitea eta elkarbizitzaren aldeko mobilizazio iraunkorraren beharra.
Ea geure ondorengoek esan ahal izango duten gaur egungo euskaldunok bakearen
bideari jarraitzea erabaki genuela, bakea DENONTZAT ETA BETIRAKO.
|
|||||||||||||||||||||||||||