![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
|
Urtarrilaren 30aren inguruan, Gandhiren hilketaren urteurrena, Bakearen aldeko Koordinakunde - Gesto por la Pazek indarkeriaren amaiera exijitzeko manifestazio bat burutzen du eta biktimei gure elkartasuna adierazi. |
|||||||||||||||||||||||||||
![]() |
2007ko manifestazioa |
||||||||||||||||||||||||||
|
“Es nuestro derecho, paz y libertad. ETA ez” |
|||||||||||||||||||||||||||
| Manifestazioaren amaierako komunikatua: | |||||||||||||||||||||||||||
|
Guzti hori, dagoeneko, ezagutu eta geureganatuta izan beharko genuke, bertatik gure bake eta askatasunerako eskubidea garatu ahal izateko. Baina, zoritxarrez, hogei urteren buruan, indarkeriaren erabilerak eragiten dion nahasmendu eta deskontzertuaz jotako gizarte honetan kontu berria da eta ezinbestekoa da behin eta berriro gogoratzea. Horregatik, gizarte osoari eta gure ordezkari legitimoei giza eskubideen eta demokraziaren defentsan batasuna berreskuratzeko eskatu behar diegu. Horiek adjektibatzeak edo desberdintasunak nabarmentzeko nork bere egiteak giza bizikidetasunerako oinarri bezala duten benetako bereizgarriari balioa kendu baino ez dio egiten. Eta batasun honen lehenengo adierazlea hauxe izango litzateke: ETA eta beronen babesleak salatzea, indarkeriaren erabileraren arduradun bakar bezala. Beraiek baino ezin direlako askatu, garbitasun ideologikoa norbere eta besteren bizien sakrifizioaren bidez erakusten dela dioen munduaren ikuskera horretatik. Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacioren hilketa da sakrifizio horien artean azkena; hain zuzen ere, gizateriak aurre egin behar dion erronka nagusienetako baten ordezkari ziren bi pertsonen sakrifizioa izan da. Biktima hauen eta aurretik izan diren guztien oroimenez, hauxe eskatzen diogu ETAri: onar dezala behingoz gure gizartearen aniztasuna eta beharrezko heldutasuna jadets dezala bere behin-betiko desagerpena erabaki eta gauzatzeko. Orduan bakarrik utzi ahal izango dugu hogei urtetan elkarrekin egin dugun ibilbide garratz hau, elkarrekin bake eta askatasunean bizitzeko merezitako eskubideaz gozatzeko. Eskerrik Asko
|
|||||||||||||||||||||||||||