![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
|
Urtarrilaren 30aren inguruan, Gandhiren hilketaren urteurrena, Bakearen aldeko Koordinakunde - Gesto por la Pazek indarkeriaren amaiera exijitzeko manifestazio bat burutzen du eta biktimei gure elkartasuna adierazi. |
|||||||||||||||||||||||||||
![]() |
2008ko manifestazioa |
||||||||||||||||||||||||||
|
“Gure izenean: askatasuna eta bakea. ETA no” |
|||||||||||||||||||||||||||
| Manifestazioaren amaierako komunikatua: | |||||||||||||||||||||||||||
|
Heriotzaz eta erasoz beteriko ohikeria horri amaiera emateko erantzukizuna ETArena eta berau babesten dutenena da bakar-bakarrik. Bitartean, beren metodo bortitzak gaitzesten ditugunok behin eta berriro adieraziko dugu, gaurkoa bezalako manifestazio eta ekitaldietan, ez dugula onartzen beraiek gure izenean izua gauzatzea. Gure ustez, indarkeria erabiltzea inoiz ez da izan eta gaur ere ez da, saihestezina. Gure gizarteko gutxiengo batek bere ideiak indarrez inposatzeko nahita aukeratu duen bidea baino ez da. Horregatik, ETAk jadetsi nahi dituen helburu politiko horiekin adostasun gehien dutenei dagokie, hain zuzen ere, jarduera bortitzari zilegitasuna kentzen biziki ahalegintzea. ETA ez da gizarte honetako kide guztientzako giza eskubideen unibertsaltasuna aitortzeko gauza. Samintasuna handiagotzearekin batera, eskubideak dituzten subjektuen esparrua txikiagotu egin dute eta, beraz, hauexena da izu eta indarkeriari zilegitasun politiko oro kentzea. Jose Antonio Pardinesen hilketa gertatu izan ez balitz, seguruenez, orain, Raúl Centeno eta Fernando Trapero bizirik egongo ziratekeen. Indarkeria duela berrogei urte hasi zela badirudi ere, benetan, heriotza bakoitzarekin hasten da. Horregatik, hauxe eskatzen diogu ETAri: ez dezala samintasunezko unibertso berririk martxan jarri beste inorekin. Beti eta edozein baldintzatan, guztiontzako oinarri demokratikoen eta giza eskubideen defentsari atxiki nahi diogu gure izena. Gure izena izutik eta etsipenetik banandu gura dugu eta bakea eta askatasuna irabazi zuenaren izen bihurtu. Bakearen aldeko Koordinakundea
|
|||||||||||||||||||||||||||