Bakearen aldeko Koordinakundeari nola lagundu
Beharbada ezagutuko gaituzu, ezagunak izango dituzu Bakearen aldeko gure ahalegin eta konpromisoa. Hamaika aldiz ikusi gaituzu indarkeria, hilketak, bahiketak eta Giza Eskubideen bortxaketa era baketsuan gaitzesten.Gure kale, herri, auzoetan... Bake bidea egiten dihardugu eta gero eta sendoago gaude gure usteetan.
Hauxe da gure konpromisoa, baina horrek eskakizun handiak dakartza ekonomia aldetik eta gero eta zailago egiten zaigu behar den beste diru jadestea. Egia esan, ekonomia baliabide eskasek sarritan gure ekintzak baldintzatu egiten dituzte.
Erakunde bakezale honen historian zehar, diru laguntzak, dirudun sariak eta bazkide-laguntzaileen diru ekarpenak izan dira finantza iturriak. Bi lehenengoak guztiz aldakorrak izan dira eta ezinbestekoa da laguntzaileen euskarri sendoa izatea, gure biziraupena ziurtatzeko.
Zure laguntza behar dugu. Bakea lortzeko bidean lagundu nahi baduzu, Bakearen aldeko Koordinakundeko bazkide-laguntzaile bihur zaitezke.
Bakearen aldeko Koordinakundeari eskainitako diru laguntzen %20 desgrabatzen dute errenta aitorpenean, 1992. urtean Baliagarritasun Publikodun erakundetzat jo zutelako.
40 eurotako eta gehiagoko diru laguntzek Bakearen aldeko Koordinakundeak kaleratzen duen Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkaria, erakundearen beste argitalpen batzuk eta urteko Batzarreko agiri guztiak jasoko dituzte hiru hilean behin.
Ondorengo datuok bete behar dituzu laguntzaile izateko:
- Izena eta abizenak:
- NAN:
- Helbidea:
- P.K.:
- Herria:
- Diru ekarpena (hilero, hiruhilekoa, seihilekoa edo urtekoa):
- Noizik behinekoa:
- Bankuko kodea (4 zenbaki):
- Sukurtsalaren zenbakia (4):
- Kontrolerako zenbakia (2):
- Kontu zenbakia (10):
Hurrengo bideetako batetik bidal ditzakezu datuak:
- Posta elektronikoz: gesto@gesto.org
- Telefonoz: (94) 4163929
- Postaz: Bakearen aldeko Koordinakundea - 10.152 posta kutxatila - 48080 Bilbao
Era anonimoan parte hartu nahi baduzu, ondorengo kontuetan sar dezakezu
dirua:
- Euskadiko
Kutxa: 3035-0083-22-0831104119
- BBK: 2095-0315-87-2000263426
Eskerrik asko
zure laguntzagatik.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||