Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea jazarpen indarkeriaren aurrean

(2000ko uztaila)

1998an ETAk suetena ezarriz geroztik, kale indarkeria areagotu egin da; bortizkeria berezi honen ondorio larriak dokumentu honen oinarri dira. Jazarpen indarkeria izendatu dugu hain zuzen, ideologia, aukera politiko ezberdina, hiritarron ordezkaria izatea edota lanbide zehatz bat (polizia, epaile, irakasle, artista, kazetari...) burutzea dela-eta, jazarri eta eraso egiten dien kale borrokan ekitea dena. Gure analisiaren ardatza, dokumentuan bertan adierazten den bezala, honelako teoriatik abiatzen da: "Gure iritziz kale borroka, sabotaje, intentsitate txikiko terrorismo edo pertsona jakin batzuen eta bere familien edo ondasunen aurka zuzendutako indarkeria adierazteko erabiltzen den beste edozein izenek ez du zehatz-mehatz jasotzen fenomenoaren larritasuna".

Biktima eta borreruak nortzuk diren aztertzen da dokumentuan eta zein zirkunstatziatan burutzen duten. Indarkeria horren ondorioak (jazarpena, isolamendua eta babesik eza) bildu eta azaltzen dira. Geroago, gizarteak berak eman ahal -eta behar- dezakeen erantzunaz aritzen gara. Hauxe bide da interesgarriena eta gauzatzeko egokiena, gu guztiok ikutzen gaituen kontu bat delako: elkartasuna, bake kultura, sentsibilitate zibikoa, gizartezko erantzun anitza eta bateratzailea... Azken finean, "besteen kontrako erasoak guztion kontrako erasotzat hartzea..." bereganatu behar dugu, gure lur honetan askatasun eta bizikidetza kaltetu baino egiten ez baitituzte.


>> dokumentu osoa

hasiera