2000
·
Bakearen aldeko Koordinakundeak publikoki adierazten du EAJ, EA eta
EBak urtarrilaren 15erako deitzen duten manifestazioarekin bat ez
egiteko erabakia.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak Gandhiren heriotzaren urtemugaren
inguruko manifestazioa antolatzen du, Queremos hablar en paz. Bakean
hitz egin dezagun goiburupean (Bilbao, urtarrilaren 29a). Berriz ere,
ez du demokratiko deituriko alderdi guztien babesik jasotzen. (77,
78)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak alderdi guztiek, HBk ezik,
urtarrilaren 29an Iruñan, bakearen eta elkarrizketaren alde
deitzen duten manifestazioarekin bat egiten du.
· Txostena Bartzelonan, otsailean: Bakea bide bezala.
· Otsailean, hainbat talde sozialek -Basta Ya, Denon Artean,
Intolerantziaren aurkako Mugimendua, Ermuko Foroa, El Salvador Foroa,
COVITE, Gergorio Ordónez Fundazioa, e.a.- manifestaziorako
deia egiten dute Donostian, Por la libertad. ETA kanpora goiburupean.
Bakearen aldeko Koordinakundeak ez du deialdi horrekin bat egiten.
· Bakearen Kulturaren Nazioarteko Urtea ospatzeko, joko hezitzaileak
egiten dira Bilbo eta Donostiako hainbat parketan.
· Fernando Buesaren hilketaren ondorioz, Lehendakariak manifestazioa
deitzen du Gasteizen. Bakearen aldeko Koordinakundeak bat egiten du
deialdiarekin, baina alderdien arteko aldeak ezaguturik, deialdi batekin
zein bestearekin bat egiteari uko egiten dio eta erdian jartzen da,
indarkeriaren gainetik batasuna aldarrikatzeko.
(79)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak, alderdi guztiek, HBk ezik,
Iruñan batera antolatzen duten manifestazioarekin bat egiten
du: Paz y libertad. Bakea eta Askatasuna. ETA no. Otsailaren 26a.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak prentsaurrekoa egiten du,
bakearen aldeko gizarte mobilizazioak hartu duen norabidearen aurrean
duen ardura azaltzeko eta erakundeak deialdi batekin bat egiteko edo
ez egiteko dituen irizpideak aurkezten ditu.
· Pertsona jakin batzuen aurkako mehatxu eta erasoak dira,
orain ere, Koordinakundearen ardura nagusienetakoak: oharrak eta prentsaurrekoak,
artikuluak -Zuzentzea zentzuzkoa da, Izena esan, Jazarpen indarkeria-,
eta ekitaldi publikoak - manifestazioa Getxon apirilaren 2an, Aquí
no sobra nadie. Sabotaiarik ez
(80); Oma, maiatzaren 28a; Amurrio, abuztuaren
3a, No a la violencia de persecución. Elkarrekin, askatasunaren
alde; Durango, irailaren 6a; Gasteiz, irailaren 30a (83);
Zarautz, azaroaren 2a; Ibaeta Campusa, azaroaren 22a; Bizkaiko Unibertsitateak:
Si te amenazan, nos agreden. Mehatxua zuri, erasoa guri, abenduaren
13a; Iruña, abenduaren 16a. (81)
· Indarkeriaren Biktimekiko Elkartasun Legearen inguruan, Legearen
berri emateko kanpainaz eta eskaerak bideratzen laguntzeaz gain, prentsaurrekoa
eskaintzen da Madrilen apirilaren 7an, Administrazioak Legea ezartzerakoan
erakusten duen geldotasuna eta malgutasun eskasa salatzeko. Ekainaren
21ean beste prentsaurreko bat egiten da Bilbon.
· Lasa-Zabala auziaren balorazio positiboa (apirila).
· Iritzi artikulu batzuk idazten dira gazteriak indarkeriaren
gauzapenean duen pisuari buruz: Azkenaurreko proba (maiatza), Kale
indarkeriaren adina (urria).
· Bakearen aldeko Koordinakundeak ekitaldia burutzen du Eusko
Legebiltzarraren aurrean maiatzaren 26an, indarkeriaren aurrean ekintza
bateratua eta denak, HB ezik, indarkeriaren aurka daudela elkarri
onartzea eskatuz. Ezberdinak garen arren, juntos contra la violencia.
(84)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak egonezina adierazten du biktimen
aurkako iraintzat jotzen den biktimarioen aldeko omenaldien aurrean.
· Uztailaren 21ean, Bakearen aldeko Koordinakundeak Euskal
Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea jazarpen indarkeriaren aurrean
agiria aurkezten du.
· Irailean, Basta Ya taldeak manifestazioa deitzen du Donostian
goiburu honekin: Biziaren eta askatasunaren alde. Defenda dezagun
batzen gaituena: estatutua eta konstituzioa. Bakearen aldeko Koordinakundeak
ez du bat egiten deialdi honekin.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak komunikatu bat kaleratzen
du, Lehendakariak Bakea. ETA no goiburupean Bilbon urriaren 20an deitzen
duen manifestazioarekin bat egiten duela azalduz.
· Nunca más. Gehiagorik ez. Bilbao, abenduaren 23a.
Euskal Herriari lotutako indarkeriak eraginda hil izan diren pertsona
guztien oroitzapen ekitaldia, beste bakar bat ere egon ez dadin. (85)
· Jostailu beliko, sexista eta sofistikatuen kanpainaren inguruko
ekitaldi batzuk egiten dira.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak',
egiten ditu hildako 27 lagunen alde.