>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986






 

 

 


1999


· Jarrera publikoa, indarkeriaren biktimen beharrei buruz: arreta gehiago erakundeen eskutik, gizarte hurbiltze handiagoa, biktimarioaren aldetik eragindako kaltea onartzea. (71)

· Bakearen aldeko Koordinakundeak, hurbiltzearen aldeko kanpainarekiko koherentzian, EAJ, EA, EB, HB eta beste talde batzuk urtarrilaren 9an, Presoen eskubideen alde goiburupean, antolatzen duten manifestazioan parte hartzen du.

· "Educarnos en la Tolerancia - Tolerantzian geure burua heztea" karpeta didaktikoaren bigarren argitaraldia aurkezten du Iruñan.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du Gandhiren heriotzaren urtemugaren inguruan, Guztion artean. La paz es el camino goiburupean (Bilbao, urtarrilaren 30a). Lehenengo aldiz, ez du demokratiko deitutako alderdi guztien babesik jasotzen. (72, 73)

· Bakearen aldeko Koordinakundeak bere ardura sakona adierazten du, pertsona jakin batzuk, mehatxu eta sabotajeen bidez, jasaten dituzten etengabeko erasoengatik. Etengabeko ohar eta prentsa aurrekoak, ekitaldi publikoak, kaltetuengana hurbiltzea, e.a.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak bat egiten du COVITEk antolatutako ekitaldiarekin martxoaren 27an Donostian, eta azaroaren 28an Bilbon antolatzen duen ekitaldiarekin.

· Bakearen aldeko Koordinakundearen jarrera ekainaren 13ko hauteskundeen aurrean: prentsa oharrak eta iritzi artikulua -Ekintza politikorako sasoia da-.

· Koordinakundea zoriondu egiten da, GAL talde armatutzat jotzen delako (maiatza).

· Biktimei buruzko artikuluak: Memoriaren gaineko argia. Itxaropena baino gehiago.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak, ekainaren 23an, Bakearen aldeko Koordinakundea terrorismo delituengatik preso daudenen egoeraren aurrean agiria aurkezten du.

· Bakearen aldeko Koordinakundearen jarrera HBko Mahai Nazionala kartzelatik irten delako: errespetua, Auzitegi Konstituzionalaren erabakien aurrean.

· Bakearen aldeko Koordinakundea arduratuta dago Urra kasuagatik kondenatutako goardia zibilei indultua eman izan zaielako. Ardura erabaki honengatik, pertsona hauek kondenatuak izan zirelako eta erabaki hau Auzitegi Gorenak berretsi zuelako.

· Jarrera publikoa, 105 presoren hurbilketa dela-ta.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea indarkeriaren biktimen egoeraren aurrean agiria aurkezten du irailaren 10ean. (74)

· Urte beteko su-etenaren balorazioa egiten da: positiboa, ez delako hilketa eta bahiketarik egon; kale borroka ugaritu egin dela salatzen da; biktimen eskubideak, duintasuna eta gizarte onespena zintzilik daude; kartzelako politika gizatiarragoa biztea; gatazken bereizketaren defentsa; elkarrizketaren defentsa.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak bi barne bilera egiten ditu, lanean jarraitzeko edo banatzeko aukerak aztertzeko (urria eta azaroa).

· Bakearen aldeko Koordinakundeak eta Elkarrik ADISKIDETZE kanpaina aurkezten dute urriaren 19an.

· Unibertsitateetako jardunaldiak, Bake gaiak, gai hauei buruz: Giza Eskubideak, Gatazka, Kazetaritza eta konpromisoa, Indarkeriaren Biktimak, Bakerako hezi. Jardunaldiotako edukietako batzuk Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkariaren alde baten jasotzen dira. (75)

· Bakearen aldeko Koordinakundeak ETA salatzen du, su-etena apurtzearen arduradun bakar bezala -prentsa oharrak, Bakean bizi eta hitz egin artikuluak, e.a.). Bilkura isilak -Bakea. Paz- deitzen ditu hiriburu guztietan ETAren erabakiaren aurkako jarrera erakusteko, abenduaren 3 eta 4an, eta Lehendakariak deitutako Bakea behar dugu manifestazioa babesten du. (76)

· Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna: biziaren eskubidea eskatzen da bereziki.

· Bere historian lehenengo aldiz, Bakearen aldeko Koordinakundeak ez du 'gestorik' egiten.

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986

hasiera