>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1997 >> 1996 >> 1995 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


1998


· 'Gesto' eta bilkura isilez gain, Bakearen aldeko Koordinakundeak Eusko Jaurlaritzatik deitutako deialdiak babesten ditu.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du Bilbon urtarrilaren 31an: Pausuz pausu, avanzamos hacia la paz. (67)

· Bakearen aldeko Koordinakundea arduratuta dago gizarteko sektore batzuetako pertsonek jasaten duten mehatxuzko egoeragatik: epaileak -Bilboko Audientziako magistratuek otsailean deitutako bilkura babesten da-, unibertsitateko irakasleak -Bakearen aldeko Koordinakundeko Unibertsitateetako taldeek beren jarrera publikoa adierazten dute irakasle batzuk jasaten dituzten mehatxuen aurka- eta alderdi politiko batzuetako militanteak.

· Donostian ospatutako (apirila) Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko Gazteen I Topaketan parte hartzea.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak presoen hurbiltzea eskatzen jarraitzen du, prentsa oharren, prentsaurrekoen, gutunen, iritzi artikuluen, hitzaldi-eztabaiden, enkarteladen (maiatza), Barne Ministerioari bidalitako telegramen... bidez; su-etenaren ostean ere kanpaina indarrean dago. (68)

· Bakearen aldeko Koordinakundeak arretaz jarraitzen du Ipar Irlandako egoera: bake akordioaren sinadura apirilean.

· Euskal Herrian behin eta berriro bortxatzen diren funtsezko bi eskubideren -biziaren eta askatasunaren eskubidea- inguruko Zeuk esan kanpaina.

· HB alderdiaren egoitzako entzuteak kritikatu egiten dira: prentsa oharrak, iritzi artikulua -Kontrolik gabeko entzuketak, demokrazia moteldua-. Apirila.

· Kanpaina Unibertsitateetan -Empezando desde el principio. Hasieratik hasiz-, Bakearen aldeko Koordinakundearen Unibertsitateko mezuari buruz: Fanzineak eta Euskal Herriko egoeraren Azterketari buruzko hitzaldia.

· Gatazken banaketaren diskurtsoaren defentsa: iritzi artikulua -Indarkeriak politika egintza bahitzen duenean: gatazken banaketa-.

· Jarrera publikoa Segundo Mareyren kasuari buruz.

· Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren ekimenez, Elkarriren eta Bakearen aldeko Koordinakundearen ordezkaritza banak NBEko Informazio Ordezkaritzako Urteko LI. Konferentzian parte hartzen dute irailaren 14tik 16ra, agiri bateratua aurkeztuz.

· Bakearen aldeko Koordinakundearen jarrera publikoa ETAk su-etena aldarrikatu ondoren: ilusioa, bakea jadesteko prozesua martxan jartzeko aldi egokia hasten delako; dena dela su-etena eta bakea ez direla gauza bera gogoratzen da eta armak behin-betiko uztea dela lortu beharrekoa.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea gure etorkizun politikoari buruzko eztabaidaren aurrean agiria aurkezten du.

· Gizon-emakumeen Eskubideen Aldarrikapenaren 50. Urteurrena ospatzen dela-ta, ekitaldi bat burutzen da Elkarri erakundearekin abenduaren 9an, eta beste bat beste erakunde batzuekin -Amnistía Internacional, Bilbo Etxezabal, APDH PV eta Salhaketa- abenduaren 12an. (69)

· Bakearen aldeko koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak', ospatzen ditu hildako 7 pertsonen alde.
(70)

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1997 >> 1996 >> 1995 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986


hasiera