1996
·
José María Aldaiaren askapenaren aldeko kanpainak -José
Mª Etxera. Libertad- indarrean jarraitzen du apirilaren 14ra
arte, egun horretan askatzen dute eta. Urtarrilaren 17tik aurrera,
José Antonio Ortega Lararen bahiketarekin, espetxeetako funtzionario
honen askatasuna aldarrikatzeko kanpaina luzatu egiten da. Azaroaren
11tik aurrera, ETAk Cosme Delclaux bahitzen du eta honen askapena
ere eskatzen da kanpainan. Mobilizazio iraunkor bezala, asteleheneroko
bilkurek jarraitu egiten dute ohiko lekuetan: 8.150 bilkura urte honetan;
lazo urdinaren banaketa zabala; Burgosen hilaren 17 guztietarako,
bahituen askapena eskatzeko deitutako mobilizazioetan etengabe parte
hartzea; urtarrilaren 7tik aurrera, bahiketak amaitu arte, bandera
urdin erraldoia egiten jardun izan genuen.
Gainera ekitaldi puntualak egiten dira:
- Vitoria-Gasteiz, otsailaren 8a: prentsa erakusketa, Aldaiak bahituta
daramatzan azken 9 hilabeteen inguruan.
- Donostia, otsailaren 17a: Giza Katea Donostian.
- Itxialdi sinbolikoak Amurrion (otsailaren 23a), Sopelan (otsailaren
24a) eta Ordizian (martxoaren 8a).
- Burgos, otsailaren 27a: Manifestazioa.
- Donostia eta Burgos, martxoaren 9a: elkartasun zeinua, bahiketen
indarkeriaren eragina jasaten duten bi emakumeekin.
- Bilbao, martxoaren 10a: Manifestazioa Deustun (Bilbao).
- Urkiola (Bizkaia), apirilaren 8a: Hondarribiaraino helduko den usoa
askatzen da bakezko mezuaz. (42)
- Donostia, apirilaren 20a: José María Aldaiaren bahiketaren
amaiera ospatzeko bilkura eta Ortega Lararekiko konpromisoa berriztatzea.
- Bilbao, apirilaren 27a: loreen tapiza. (43)
- Bilbao, ekainaren 1a: Manifestazioa, José Antonio etxera!
¡Libertad! goiburupean.
- Vitoria-Gasteiz, uztailaren 17a: Askatasuna hitza egiten da.
- Uztailaren 24tik 28ra: Marcha por Ortega. Solidaridad-Elkartasuna,
Bastidatik Burgoseraino. (44)
- Donostia, abuztuaren 17a: Giza Katea.
- Iruña, irailaren 16a: Ortega Lararen bahiketaren 8 hilabeteen
egutegi erraldoia egiten da.
- Urduña, urriaren 11: Las personas hemos nacido para ser libres.
Jose Antonio, etxera. (45)
- Getxo, azaroaren 17a: Getxoko Udalak antolatutako manifestazioarekin
bat egiten da.
- Lau hiriburuetan, azaroaren 23a, manifestazioak hurrengo goiburuekin:
Por solidaridad: Jose Antonio, Cosme, etxera. Por justicia: José
Antonio, Cosme etxera. En conciencia: José Antonio, Cosme,
etxera. José Antonio, Cosme: Askatu. (46)
- Burgos, abenduaren 7a: ekitaldia Colgados por la libertad. Etxera
goiburupean.
- Euskal Herri osoan, abenduaren 31: balkoietan kandela biztuak jartzen
dira.
- Ekitaldi sinbolikoak egiten dira hainbat lekutan (Txurdinaga -Bilbao-
maiatzaren 12a, Zarautz, maiatzaren 25a (47), Areeta, abenduaren
11, e.a.); Ortega Lararen lankideek Euskal Herriko (Martutene, Basauri,
Langraitz Oka eta Iruña) eta kanpoko kartzela desberdinetan
antolatzen dituzten deialdietan parte hartzen da: Ortega Lara bahitu
zutenetik 200 egun betetzen direla-ta, Bakearen aldeko Koordinakundeko
kide batzuk Logroñoko kartzeletako funtzionarioen itxialdiarekin
bat egiten dute; Ortega Lararen askapenaren aldeko ekitaldi publikoetan
parte hartzen da Espainiako leku desberdinetan: Avila, ekainaren 12a;
Santander, ekainaren 15a; Bartzelona, irailaren 1a; Murtzia, urriaren
20a; eta Ourense, abenduaren 27a.
Ekainean, Etxarri Aranazeko taldeak astelehenetako bilkurak bertan
behera uzteko erabakia kaleratzen du, MLNVren inguruko auzokide batzuek
egiten dieten jazarpenagatik. Bakearen aldeko Koordinakundeko talde
batzuk -Zarautz, Gernika-Lumo, Bilbao, e.a.- mehatxuak eta erasoak
jasotzen dituzte MLNVren ingurukoengandik.
· Publikoki salatzen da Bizkaia komandoari lotutako ustezko
ETAkideen aurkako epaiketen atzerapena eta, are gehiago, torturatzaile
salaketa dutenen epaiketarena.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak Tolerancia para la Paz. Tolerantziaren
bidez, bakea manifestazioa egiten du urtarrilaren 27an. (48)
· Ikasle gazteen ekitaldia Arriaga Antzokiaren aurrean Bilbon,
urtarrilaren 29a (Gandhiren heriotzaren urteurrena).
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bat egiten du Madrilen, otsailaren
19an Francisco Tomás y Valienteren hilketa gertatu ondoren,
antolatzen den contra el terrorismo y la violencia, por la libertad
manifestazioarekin.
· GAL korapiloa askatzea eta biktimei zuzentasuna egitea etengabeko
aldarrikapena da Bakearen aldeko Koordinakundearen idazkietan.
· Martxoaren 6an kanpaina bat aurkezten da EAE eta NFEko campus
desberdinetan: ¿Pasas de la Paz? Pasos hacia la Paz. Zertarako
Bakea? Bakerako bidea: diptikoen banaketa, hitzaldiak gai desberdinei
buruz -Ajuria Eneako Hitzarmena, martxoaren 13a, Alderdi politikoetako
gazteria bakearen aurrean, martxoaren 14a, Bergizarteratzea eta Presoen
egoera, martxoaren 20a, Biktimen egoera eta Gaur egungo egoeraren
analisia, martxoaren 28a-, erakusketak, agiria zabaltzea eta sinadurak
biltzea. Kanpainaren barruan, manifestazioak egiten dira martxoaren
16an Bilbao, Gasteiz eta Donostian: Jóvenes contra la violencia
- Gazteok indarkeriaren aurka. (49)
· Francisco Tomás y Valienteri EHUan eskainitako omenaldian
parte hartzea (Leioa, martxoaren 25a).
· GALen biktimei gizarte onarpena eskaintzeko ekitaldia: Baiona,
maiatzaren 6a. Muturreko talde batek partehartzaileak erasotzen ditu
eta jarduera oztopatzen du. (50)
· Bakearen aldeko Koordinakundeko unibertsitateetako taldeek
indarkeriazko ekintzak salatzen dituzte Ibaetako Campusean.
· Presoen hurbilketaren aldeko kanpainaren aurkezpena, maiatzaren
28a. El acercamiento es posible (51). Triptikoak banatzea,
oharrak eta prentsaurrekoak; udalen babesa eskatzen da, txartelak
bidaltzen dira Barne Ministeriora eta telegramak bidaltzen dira. Azaroaren
9an, ekitaldi sinbolikoa egiten da Bilbon. Hitzaldiak antolatzen dira
abenduan, hizlari hauekin: Garbiñe Biurrun, Beatriz Casares,
Rafa Larreina eta Juantxo Domínguez. Bake Hitzak. Palabras
de Paz aldizkariaren ale berezia kaleratzen da: Acercamiento.
· Maiatzaren 30ean indarkeriaren biktima guztien aldeko omenaldian
parte hartzen da Madrileko Unibertsitate Autonomoan: Recordar con
la tristeza.
· Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundeak bere X. urteurrena
ospatzen du.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bere babesa eskaintzen dio
Ajuria Eneako Mahaiaren erabakiari: elkarrizketa prozesua hastea eta
presoen hurbilketaren alde jartzea (ekainaren 27a). Beste alde batetik,
bere ardura erakusten du GAL kasuak Ajuria Eneako Mahaian, adostasunik
eza dela-ta, eragiten dituen ondorioengatik (abuztuaren 9a).
· Gaixotasun sendaezinei buruzko Kartzeletako Erregelamenduaren
60. artikulua preso batzuentzat berehala ezartzea eskatzen da.
· Tratu txarren kasu batzuk salatzen dira (Eugenio Irastorza
-Jaen-, irailaren 6a).
· Adierazpen askatasunaren aldeko kanpaina: Hablo, luego existo.
Hitz egiten dut, beraz banaiz. (52)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak krisi finantzarioa jasaten
du berriz ere eta kanpaina hau garatzen du: Gaur inoiz baino gehiago,
zure keinua behar dugu.
· Giza Eskubideen Nazioarteko Jardunaldiaren ospakizuna Unibertsitateetan
eta ikastetxeetan. No dejes que se hundan los Derechos Humanos. Ez
utzi giza eskubideak hondoratzen: triptikoak banatzea eta Arartekoaren
hitzaldia: Giza Eskubideak gaur. (53)
· VI. esku hartzea Gabonetako Haurren Parkean (PIN).
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak',
deitzen ditu hildako bost lagunen alde.