>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986

























1995


· Bakearen aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du urtarrilaren 28an Bilbon, Este pueblo quiere PAZ. Bakea eraikitzen goiburupean. (30)

· Bakearen aldeko Koordinakundeak bat egiten du Ondarroan ospatzen den bilkura batekin: Ondarroan tolerantzian bizitzearen alde, pertsona baten hilketaren ondoren sortu ziren istiluen aurrean.

· Beste gizarte erakunde batzuekiko topaketen bigarren zatia hasten da. Gernikan, otsailaren 25ean, Bakearen aldeko Koordinakundeak Elkarrizketa eta bakearen eraikuntza agiria aurkezten du.

· Bakearen aldeko Koordinakundearen jarrera Elkarriren Bake Konferentziaren aurean: ona da alderdiak elkarrizketan jardutea.

· Gizarte erakundeen arteko bigarren topaketa Altsasun apirilaren 1ean: Bakearen aldeko Koordinakundeak ez du elkarrizketari buruzko azken agiria sinatzen, edukia ezin duelako bere egin.

· GAL korapiloa askatzearen aldeko kanpaina: Si la democracia mata, la democracia muere. Inork ez du erahiltzeko eskubiderik, Estatuak ere ez (Donostia, maiatzaren 6a). (31)

· Urte honetako maiatzaren 8an ETAk José María Aldaia bahitzen du. Egun berean, Bakearen aldeko Koordinakundeak Aldaiaren askapenaren aldeko kanpaina jartzen du martxan: José Mª Etxera. Libertad. Albistea ezagutzeaz batera, etengabeko mobilizazioak antolatzen dira: bilkurak astelehenero ohiko leku eta orduetan: 5.115 bilkura 1995. urtean -Amnistiaren aldeko Gestorek bilkurak deitzen dituzte Bakearen aldeko Koordinakundeak deitutakoen parean, Euskal Herriaren askatasuna eskatzeko (32). Bakearen aldeko Koordinakundeak publikoki eskatzen du errespetua-; lazo urdinaren banaketa zabala egiten da; egutegiak banatzen dira J.Mª Aldaiaren bahiketa egunak gogoratzeko; milaka lazo urdin banatzen da dendetan jartzeko (33), milaka sinadura jasotzen da familiari elkartasuna adierazteko, e.a.

· Gainera, beste ekintza puntual batzuk ere egiten dira:

- Martxoaren 12a: bost minutuko geldialdia 12:00etan.

- Donostia, maiatzaren 20a: manifestazioa, José María etxera, libertad goiburupean.

- Bilbao, ekainaren 8a: giza katea gazteekin.

- 4 hiriburuetan, ekainaren 8a: lazo urdin itzelak zintzilikatzen dira leku ikusgarrietatik. (34)

- Euskal Herriko udaletxe guztietan, ekainaren 27a: mozioak aurkezten dira, José María Aldaiaren askapena eskatzeko.

- Donostia, uztailaren 8a: lazoa Kontxako hondartzan.

- Uztailaren 21etik 24ra: Aldaiatik askatasunera ibilaldia, Arabako Aldaia menditik Oiartzuneraino. (35, 36)

- Bilbao, abuztuaren 16a -bahiketak 100 egun betetzen ditu-: giza katea.

- Donostia, irailaren 8a: Argi bat Aldaiaren askatasunaren alde. (37)

- Gernika, irailaren 23a: ekitaldia Juntetxean. (38, 39)

- Irailaren 30a: Euskal Herriko mendi tontor altuenetara igotzen da eta haritza landatzen da Jaizkibelen. (40)

- Urriaren 7a: manifestazioak lau hiriburuetan eta aldi berean.

- Vitoria-Gasteiz, urriaren 20a: puzzle erraldoia Foruen Plazan. (41)

- Iruña, azaroaren 26a: puzzle erraldoia.

- Abenduaren 2a: auto karabana Oiartzunetik Hondarribiara.

- Donostia, abenduaren 23a: manifestazioa Denon Artean erakundearekin batera.

- Lekuan lekuko ekitaldi errebindikatzaileak: Santurtzi, Durango, Gernika, Zumarraga, Amurrio, Zornotza, Areeta, Zarautz, Gallarta, Sopela, e.a.

- Bakearen aldeko Koordinakundea Bakearen aldeko Independienteen Ekimenetik aldendu egiten da; anonimatutik, ezker abertzalearen ekintzei erantzun nahi die (ekainaren 25eko prentsaurekoa).

- Eztabaida, polizia bilkuretan egotearen edo ez egotearen inguruan.

- Prentsaurrekoa euskal gazteriaren manipulazioen aurrean, Hernaniko ikasleen aurka gertatuko erasoen haritik.

· Bakearen aldeko Koordinakundeak Bakearen aldeko lana Euskal Herrian: gaurko egoera eta geroko proposamenak agiria kaleratzen du (uztailaren 28a).

· Prentsaurrekoa, gertatzen diren mehatxu eta erasoen aurka. Azaroaren 18a.

· Presoak euren ohiko bizilekuetara hurreratzeko eskaera.

· V. partehartzea Gabonetako Haurren Parkean (PIN).

· Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak', egiten ditu hildako 18 lagunen alde.


 

 

 

 

 

 

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1994
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986

hasiera