>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986






















1994


· De Aranzazu a Maroño elkarrizketa prozesuaren laugarren topaketa: Maroño, urtarrilak 16. Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak Para salir de la situación de violencia agiria aurkezten du, bertan gatazka politikoa eta indarkeriazko gatazka bereizi eta Giza Eskubideen defentsa egiten du. Topaketa horretan Maroñoko Akordioa izenpetzen du gizarteko beste taldeekin batera.

· Otsailaren 5ean Paso a paso, bakerantz manifestazioa antolatzen du. (26)

· Linaza auzian torturak eragiteagatik kondenatutako goardia zibilak indultoa jasotzen dutenean bere egonezina adierazten du Koordinakundeak, eta Amedo eta Domínguezi hirugarren gradua emateko aukeraren aurrean ere errezeloa agertzen du.

· Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak publikoki informatzen du ez duela Elkarrik martxoaren 12rako deitutako manifestazioarekin bat egiten, erakunde biek dituzten planteamendu eta analisi desberdinak direla eta.

· Berriz ere Koordinakundeak terrorismo auzietarako legeri bereziaren aurkako jarrera agertzen du.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta Denon Arteanek Bergizarteratzea dokumentua argitaratzen dute, zentzu honetan kanpaina bat eginez. (27)

· Maiatzaren 21ean eta Bartzelonako Sant Jaume Plazan, Koordinakundeak bilkura isil bat egiten du Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko.

· Koordinakundeak arazo ekonomiko larriak ditu eta finantziazio kanpaina sendo bati ekiten dio.

· Koordinakundeak gogor salatzen ditu ETBko kazetari batzuk jasandako mehatxuak.

· Usurbilen egindako atxiloketa batzutan ustez eragindako tratu txarren inguruan egiazko ikerketa exijitzen du publikoki Koordinakundeak.

· Gobernuari eskatzen zaio Linaza auzian kondenatutako bati, Llevot, indultoa ematearen arrazoien azalpena; pertsona honi ez bakarrik indultoa, baizik eta hirugarren gradua ere ez ematea aholkatzen zuten txostenak zeudela kontuan izanik.

· Berriro ere zalantzan jartzen da Zigor Erakundeen Zuzendaritzak Amedo eta Domínguezi hirugarren gradua emateko erabakia.

· Uda honetan Koordinakundeak Bakearen Aldeko Egonaldiak antolatzen ditu: topaketa eta bizikidetasunerako lau egun Mundaka, Zarautz, Lizarra eta Murgian: eztabaidak, erakusketak, haurrentzako jolasak, antzerkia… Construir una sociedad reconciliada-Gizarte adiskidetua eraiki dezagun. (28, 29)

· Abenduaren 14an, Koordinakundeak presoak bere ohiko bizilekuetara hurbiltzea defendatzen duen dokumentua aurkezten du.

· Koordinakundeak poza adierazten du GAL auzia berriz irekitzen delako.

· IV Partehartzea Bilboko Gabonetako Haur Parkean.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 13 lagunen alde.

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986
hasiera