1993
·
Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du urtarrilaren
30ean Bilbon Denontzat eta Betirako. Para todos y para siempre goiburupean.
(19)
· Otsailaren 4an Koordinakundeak ETBko eztabaida programa baten
parte hartzen du gizarteko beste erakunde batzurekin batera, saio
honek ohiartzun eta inpaktu handia izan zuen.
· Koordinakundeak publikoki eskatzen du Josu Muguruzaren erahilketa
indarkeria politikoko ekintzatzat jotzea. Ricardo Sáez de Inestrillas
errugabetzeko erabakia dela eta kezka azaltzen du.
· Torturagatik kondenatutako 5 goardia zibili Gobernuak eskeinitako
indultoa dela eta bere desadostasuna azaltzen du publikoki Koordinakundeak,
bai Donostiako Entzutegia bai Entzutegi Nazionalari dagokionez.
· Berriz ere Santi Brouard juizioak auziaren behinbetiko argitzea
ekartzearen nahia agertzen du publikoki Koordinakundeak.
· Euskal Herriko Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak eta Bakearen
Aldeko Koordinakundeak terrorismoaren biktimen aldeko pentsio berezien
Legeari buruz eta GAL, GAE eta antzerako talde terroristak erahildako
pertsonak biktima bezela ez kontsideratzeari buruz prentsaurrekoa
egiten dute.
· Jarraiko kide batzuk ETBko kazetari batzuren aurka eragindako
jazarpena salatzen da.
· Koordinakundeak De Aranzazu a Maroño elkarrizketa
prozesuaren lehen topaketan parte hartzen du beste elkarte bakezale
eta MLNV inguruko taldeekin batera: Arantzazu, maiatzak 15.
· Instituzioek ETAren indarkeriaren aurka antolatutako geldialdiarekin
bat egiten du Koordinakundeak.
· Julio Iglesias Zamoraren askatasunaren aldeko kanpaina (uztailak
5): Julio Askatu. Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak itxialdi
iraunkorra burutzen du Bilboko lokalean uztailaren 9tik Julio Iglesias
Zamora askatzen duten egunera arte; Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean
isiluneak egiten dira egunero egunero -115 isilune-; ohiko lekuetan
isiluneak antolatzen dira astean behin -2.208 isilune-; IKUSIko langileen
mobilizazioekin bat egiten da; uztailaren 28an Julio Iglesias Zamoraren
askatasuna eskatzeko erabiliko den ikurra aurkezten da: lazo urdina,
bahiketak irauten duen bitartean masiboki banatzen dena; irailaren
4an, Julio Iglesias Zamoraren askatasunaren aldeko ekimen hiritarra
aurkezten da, Koordinakundeak berehala egiten du bat ekimen honekin,
antolatzen diren ekintza guztietan kolaboratuz , hauen artean azpimarragarriena
irailaren 11an eta Donostian antolatzen den manifestazioa da, Euskal
Herriko herri eta auzoetan manifestazioak antolatzen dira; eta bahiketak
100 egun betetzen dituenean giza kate bat antolatzen da Bilbon. Amaitzeko
urriaren 30ean Julio Iglesias Zamoraren askatasuna ospatzeko ekintza
bat ospatzen da. (20, 21, 22, 23, 24)
· De Aranzazu a Maroño elkarrizketa prozesuaren bigarren
topaketa: Otxarkoaga, uztailak 11.
· Xabier Galparsoro eta Gurutze Yantziren erihotzak direla
eta isiluneak egiterakoan Koordinakundeko kide batzuk erasoak jasaten
dituzte.
· De Aranzazu a Maroño elkarrizketa prozesuaren hirugarren
topaketa: Gernika, urriak 30.
· Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren VL. Urtemuga
dela eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak eskubide hauen
erabilera politikoa salatzen du.
· Euskal Herriarekin zerikusia daukan indarkeria politikoak
eragindako lehenengo heriotzen 25. urtemuga betetzerakoan, José
Angel Pardines eta Txabi Etxebarrietaren heriotzak, heriotza biak
gertatu ziren guneak lotzeko asmoz giza katea antolatzen dute talde
bakezale batzuk (Denon Artean, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak,
Koordinakundeko Iruneko taldea
).
· III Partehartzea Bilboko Gabonetako Haur Parkean.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak'
egiten ditu hildako 15 lagunen alde. (25)