1992
·
Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du otsailaren
1ean Bilbon Bada garaia bakean bizitzeko. Ya es hora de vivir en paz
goiburupean. (13)
· Euskal Herriko Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak eta Bakearen
Aldeko Koordinakundeak Kepa Urra ustezko ETAkidearen tortura kasua
salatzen dute eta Europar Kontseiluko tortura, zigor eta giza tratu
degradatzaileen prebentziorako Batzordearen eskuhartzea eskatzen dute.
· Auzitegi Gorenak GAL auziaren gain emandako epaiaren balorazio
publikoa egiten du Koordinakundeak, 1992ko martxoa.
· Martxoaren 20tik 26ra Bakean Hezteari buruzko ihardunaldiak
antolatzen dira Bilbon: Conocer, sentir, practicar la paz / Ezagutu,
sentitu, praktikatu pakea. (14)
· Apirilean Bakearen Aldeko Koordinakundeak isilune bat antolatzen
du Madrilen Espainiari gure elkartasuna eta bake nahia helarazteko.
· Apirilean Bakeraren Aldeko Koordinakundeko kide batzuk, bakearen
alde barau egun batzuk egiteko asmoz Gernikako Juntetxean itxialdia
egiten diharduten bakezale andaluziarrei lagun egiten diete.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak ETAko preso batzuk Salto
del Negro espetxean egiten ari diren gose grebaren inguruan daukan
jarrera publiko egiten du: manipulazioa eta egiazko informazioa jasotzeko
zailtasuna salatzen ditu.
· Ekainaren 28tik uztailaren 18ra Bakearen aldeko ibilaldia
egiten da: Bakea Plazara. Da un paso por la Paz, Euskal Elkarte Autonomoko,
Nafarroako Foru Elkarteko eta Iparraldeko herri eta hirietatik zehar
dihoana. (15, 16)
· Uztailean Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bruselan burutzen
den XI. END Konbentzioan parte hartzen du.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bakerako Hitzak-Palabras
para la Paz literatur lehiaketa antolatzen du. (17)
· Tortura eta tratu txarrak eragiteagatik kondenatuak izan
diren estatuko indar eta segurtasuneko kideei sistematikoki eskeintzen
zazkien indultoen inguruan eta indulto hauek gizartean sortzen duten
alarma eskasaren inguruan bere jarrera publiko egiten du Bakearen
Aldeko Koordinakundeak. Prentsaurreko berean terroristen bergizarteratzea
defendatu eta biktimen gizarte aintzatespena eskatzen da.
· Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bake Hitzak.
Palabras de Paz aldizkaria aurkezten du. (18)
· Abenduaren 27an Bakea Orainek, Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak,
Denon Arteanek eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak
bakea eta berradiskidetzearen aldeko giza kate bat antolatzen dute
Gasteizen: En la paz hay sitio para todos. Bakean guztiok sar gaitezke.
· II Partehartzea Bilboko Gabonetako Haur Parkean.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak'
egiten ditu hildako 28 lagunen alde.