>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986


1991


· Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak Contra la militarización de las reivindicaciones ciudadanas. Por la resolución cívica y democrática de los conflictos dokumentua argitaratzen du; ETAk Leizaraneko autobia eta droga trafikoa bezelako gatazketan daukan etengabeko eskuhartzea dela eta.


· Bakearen Aldeko Koordinakundeak giza katea egiten du urtarrilaren 27an Iruñan Bat egizu pakearekin. Únete a la Paz goiburupean. Berriro ere Koordinakundeak komunikabideetara atera beharra dauka HB eta bere inguruko jendearen etengabeko erasoak direla eta.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Leizaraneko autobiaren gatazkaren inguruan daukan jarrera publiko egiten du. Talde bakezaleak erakunde demokratikoekiko errespetua eskatzen du.

· Martxoan Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko talde batzuk erakundea uzten dute. Donostiako taldea Denon Artean-Paz y Reconciliación bezela eratzen da.

· Koordinakundeak GAL auziaren argitzea eskatzen du prentsaurrekoen bidez, enkarteladen bidez (1991ko ekaina eta uztaila), euskal talde parlamentari desberdinei ekimenak aurkeztuz, konzentrazioak eginez Madrilen Entzutegi Nazionalaren aurrean, etab. Ondoren, irailean, epaiaren balorazioa egin eta auzi honetan egon den isiltasun instituzionala salatzen da.

· Uztailean Euskal Herrian Bakearen Aldeko Erreakzio Hiritarraren aldeko kanpaina aurkezten da: ¡Levántate! Ponte en pie de Paz por Euskal Herria. Mugi zaitez bakearen alde eta PAKEBIDEA erakusketa bakezale ibiltaria egiten da. (12)

· Abuztuan Bakearen Aldeko Koordinakundeak Moskun burutzen den X. END Konbentzioan parte hartzen du.

· Jaiak bakean eta askatasunean egitearen alde eta bizikidetza normalizatua apurtzeko erabili ez daitezen eskatzeko kanpaina bat antolatzen da: Vamos de PAZyFIESTAS. Bakejaietan gaude.

· Azaroaren 16an Bakearen aldeko Haur Jaialdia antolatzen du Koordinakundeak Bilbon.

· Giza Eskubideen Aldeko Elkartearekin batera Ya no me callo. Orain ez gara ixilduko kanpainari hasiera ematen zaio.

· I Partehartzea Bilboko Gabonetako Haur Parkean.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 47 lagunen alde.

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1990 >> 1989 >> 1988 >> 1987 >> 1986
hasiera