1990
·
Urtarrilean zehar Adolfo Villoslada enpresari nafarraren askapenaren
aldeko kanpaina egiten da.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du urtarrilaren
27an Bilbon Pakean bizitzeko eskubidearen alde. Por el derecho a vivir
en Paz goiburupean.
· Apirilaren 18an, Amnistiaren Aldeko Gestorek erakunde bakezale
honen aurka daramaten itzelezko kanpaina publikoki salatzen du Bakearen
Aldeko Koordinakundeak.
· Maiatzaren 2, 3 eta 4ean Diálogos para la Paz hitzaldi
zikloa burutzen da Laudion, bertan Xabier Markiegi, Demetrio Velasco,
José Antonio Zarzalejos, Eugenio Ibarzabal, Juan San Martin
eta Joaquín Giménezek parte hartzen dute besteak beste.
· Ekainean Iruñean MLNV inguruko pertsonek Bakearen
Aldeko Koordinakundeak ustezko droga trafikatzaile baten erahilketa
dela eta antolatutako isilunea erasotzen dute.
· Berriz ere GAL korapiloaren argitzearen aldeko jarrera publikoa
hartzen du Koordinakundeak -Amedo eta Domínguezen epaiketa
atzeratu eta Mendalle askatzen dutela ikusita-.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Helsinki eta Tällinen
burutzen den IX. END Konbentzioan parte hartzen du.
· Jaietako etengabeko istiluak direla eta, Bakearen Aldeko
Koordinakundeak bizikidetza baketsuaren aldeko kanpaina egiten du
La Paz ya es una fiesta lemarekin. (10)
· Urrian Pragan burutzen den Europako Hiritarren Asanbladaren
sorrera konferentzian (H.C.A.) parte hartzen du Bakearen Aldeko Koordinakundeak.
· Un cuarto de hora con la Paz izenburua daramaten 18 irratsaio
lantzen dira, bertan eremu ezberdinetako pertsona nabarmenak parte
hartzen dute: abeslariak, kirolariak, politikariak, feministak, soziologoak,
indarkeriaren biktimak, kazetariak, etab. Euskal Elkarte Autonomoko
irrati nagusietan emititzen dira.
· Urte honetako azaroan unibertsitateko lehen ihardunaldiak
egiten dira, Por una cultura de paz en la Universidad vasca, gai desberdinei
buruzko hitzaldiak antolatuz: politika eta indarkeria, giza eskubideak,
gizartearen erantzuna indarkeriaren aurrean, bake hezkuntza, etab.
(11)
· Koordinakundeak Linaza auziari buruzko epaiaren inguruan
daukan eritzia publiko egiten du -goardia zibil batzuk kondenatuak
dira Tomas Linaza torturatzeagatik.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak'
egiten ditu hildako 29 lagunen alde.