>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1988 >> 1987 >> 1986





1989

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du urtarrilaren 28an Bilbon Sólo un camino: sin violencia goiburupean. (6)

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Ajuria Eneako Ituna sinatu zutenek martxoaren 18an deitutako manifestzoarekin bat egiten du.(7)

· Maiatzean berriz ere GAL korapiloaren argitzearen aldeko jarrera publikoa hartzen du Koordinakundeak.

· Maiatzean Euskal Elkarte Autonomoko hiritar batzuk ustez jasan dituzten erasoak salatzeaz gain, HB eta Amnistiaren Aldeko Gestorek gai honen inguruan egiten duten erabilera ere publikoki salatzen da.

· Bakea eta Desarmearen Aldeko Euskal Taldeen Bakea Euskadin Batzordea Bakearen Aldeko Koordinakundean integratzen da.

· Uztailean, Bakearen Aldeko Koordinakundeak Gasteizen burutzen den VIII. END Konbentzioan (European Nuclear Disarmament) parte hartzen du.
· Azaroan Anoetan eta Imanol abeslariari elkartasuna adierazteko antolatzen den Contra el miedo ekitaldiarekin bat egiten du Bakearen Aldeko Koordinakundeak.

· Azaroaren 24an Euskal Herriko Bakearen Aldeko Elkarteak -zazpi taldez osatua- eta Bakearen Aldeko Koordinakundeak -45 taldez osatua- bat egiten dute eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea sortzen da. (8)

· Josu Muguruzaren erahilketa dela eta antolatutako isiluneetan Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide batzuk jasandako erasoak publikoki salatzen dira.

· Abenduaren 31an Donostian eta Echa una mano para avanzar lemapean giza katea antolatzen da. (9)

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 21 lagunen alde.


 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1988 >> 1987 >> 1986
hasiera