>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1987 >> 1986






1988

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du urtarrilaren 30ean Bilbon Pakea zure eskuan dago. La paz depende de ti goiburupean. Prestaketa kanpainan adierazpen askatasun falta salatzen du publikoki Koordinakundeak Ya nos vale de indiferencia lemaren bidez, manifestazioa iragartzen zuten kartel guztiak kentzen dituztelako.(2, 3)

· Euskadiren normalizazio eta bakeratzeko Akordioari atxikitzearen aldeko kanpainan parte hartzen du Bakea eta Desarmearen Aldeko Euskal Taldeekin eta Euskal Herriko Bakearen Aldeko Elkartearekin batera.

· Maiatzaren 14an Bilbon eta Eman aukera pakeari. Demos una oportunidad a la paz lemapean manifestazioa antolatzen du Bakearen Aldeko Koordinakundeak. (4)

· Irailean Bakearen Aldeko Nazioarteko Ibilaldia'88 iristen da Euskal Herrira. Bakearen Aldeko Koordinakundeak Ibilaldiari lagun egiten dio eta Por el cese inmediato de la violencia lemapean egiten den konzentrazioa prestatzen laguntzen du. Emiliano Revilla bahituta dagoenez, konzentrazio horretan Revilla, askatu jartzen duen pankarta ere ateratzen da.(5)

· GAL korapiloa argitzearen aldeko jarrera publikoa.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 24 lagunen alde.

 

1987

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du maiatzaren 9an Bilbon No hay caminos para la Paz. La Paz es el camino goiburupean.

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 59 lagunen alde

 

1986

· Maiatzean isiluneak egiten zituzten sei taldek Bakearen Aldeko Koordinakundea eratzen dute.

· Urte berean Donostia bertako Euskal Herriko Bakearen Aldeko Taldea eratzen da.

· Udazkenean Bakea eta Desarmearen Aldeko Euskal Taldeek indarkeriaren aurrean jendeak duen pasibotasunarekin amaitzeko helburuarekin antolatutako Isiltasunaren Aurkako Kanpainarekin bat egiten du Bakearen Aldeko Koordinakundeak.(1)

· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak' egiten ditu hildako 48 lagunen alde.

 
>> 2002 >> 2001 >> 2000 >> 1999 >> 1998 >> 1997 >> 1996 >> 1995
>> 1994 >> 1993 >> 1992 >> 1991 >> 1990 >> 1989 >> 1987 >> 1986
hasiera