2002
·
Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak gogor kondenatzen ditu
hiru kazetari euskaldun erahiltzeko saiakerak.
· Urtarrilaren 30a aldera Bakearen Aldeko Koordinakundeak Gandhiren
figura, bere irakaskuntza eta jokabidea erreibindikatzeko kanpaina
burutzen du: Bilbao eta Donostia.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak manifestazioa antolatzen
du Bilbon, otsailaren 10ean, Juntos contra la amenaza. Elkarrekin
askatasunaren alde goiburupean. Alderdi politiko guztiak daude manifestazioan,
HB ezik. (90)
· JAZARPEN INDARKERIAREN kanpainaren inguruan ekintza desberdinak
antolatzen dira: Lazkao, urtarrilaren 31an; Ermua, otsailaren 17an;
Langraitz Oka, martxoaren 9an; Agurain (91), apirilaren 20
eta 21ean, Sopelana, maiatzaren 25ean. EUDELek onartutako ekimenarekin
ere bat egiten da: mehatxatutako zinegotziei babesa eman eta elkartasunez
jarduteko.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak bat egiten du PSE-EEko kide
diren Eduardo Madina, Esther Cabezudo eta azken honen bizkarzaina
den Iñaki Torresen aurka egindako atentatuak salatzeko mobilizazioekin.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Amnistiaren Aldeko Gestorak,
Batasuna e.a. legez kanpo uzteko salbuespenezko ekimenak kritikatzen
ditu iritzi artikuluen bidez.
· Bakearen Aldeko Koordinakundeak Iratze Sorzabal eta Unai
Romanok jasandako tortura eta tratu txarrak salatzen ditu publikoki,
eta 92. artikuluaren aplikazioa eskatzen du gaixotasun larri eta sendaezinak
dituzten presoentzat.
· Prentsa Askatasunezko Munduko Egunean Koordinakundeak prentsa
askatasuna aldarrikatzen du Euskal Herrian.
· Uztaileko 1, 2 eta 3an Koordinakundeak Biktimekiko Elkartasunezko
Ihardunaldiak antolatzen ditu Bilbon.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak',
egiten ditu urte honetan hildako pertsonen alde.