Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea finantziatzeko modua
Erakunde
bakezale honek, bere ibilbidean zehar, hainbat diru-iturri nagusi izan ditu,
hala nola diru-laguntzak, dirua eskaintzen zuten sariak, laguntzaileen emariak
eta beste zenbait finantziazio modu, adibidez gabonetarako zozketak, diru-bilketak
eta abar.
a) Diru-laguntzak: Gesto por la Paz erakundeak jasotako diru-laguntzak
edo subentzioak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak emanikoak izan dira batik
bat. Edonola ere, noizean behin Foru Aldundiek eta Udalen batek emaniko diru-laguntza
txikiagoak ere hartu izan ditu. Gesto por la Paz abian egondako 16 urte hauetan
erakundeak jasotako diru-sarreren % 48 diru-laguntzetatik etorria izan da.
Dena den, diru-laguntzak ez dira erregularrak izan urte guztietan zehar-1993an
2.548.074 Pta izan ziren, eta 2001ean, berriz, 14.326.147 Pta-. Horrez gainera,
subentzioak ez dira bat etorri aurrera eroandako egitasmoetan sortutako gastuekin.
b) Sariak: Horietako batzuek, adibidez Príncipe de Asturias
eta I Premio Manuel Broseta sariek 1993an, eta I Premio Paz de Westfalia sariak
1998an, zeharo egoera ekonomiko gorritik irteten lagundu ziguten.
c) Finantziazio-kanpainak: Zenbait urtetan gastuak handiak izan dira
eta diru-laguntzak ez ziren egitasmo bakoitzaren beharrezko portzentaia betetzeko
adinakoak; halakoetan, Gesto por la Pazek finantziazio-kanpaina jarraiak egiteari
ekin zion, bilketak, gabonetarako zozketak eta abar direla bitarte diru-sarrera
puntualak bilatu nahirik. Hori ez ezik, erakunderako laguntzaile gehiago eskuratzeari
ere ekin izan diogu, diru-sarrera finkoak lortzekotan.
d) Laguntzaileak: Ez diru-laguntzek, ez Sariek ezta finantziazio-kanpainek
ere ez diote Gesto por la Paz erakundeari beharrezko segurtasuna ematen diru-sarrerak
eskuratzeko orduan. Hori hala delarik, erakundea martxan hasi zen une beretik
hiritarrak Gesto por la Pazekin ekonomikoki inplikatzearen garrantziaz ohartarazteko
ahaleginak egin izan dira.
Ahalegin horien
emaitza ondoko grafikoan ikus daiteke:

Gesto por
la Pazen diru-sarrera guztien artean, laguntzaileen portzentaia % 24,4koa
da. Oraingoan zure emariaren bitartez lagun iezaguzun gonbidatzen zaitugu,
Euskal Herrian hiritar guztion bizitzeko eskubidea errespetatzen delako eguna
ospa dezagun arte, edozein pentsaera izanda eta edozein lanbidetan arituta.
Kolabora
ezazu
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||