
Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea terrorismo-delituengatik espetxeratutako pertsonen egoeraren aurrean
(1999ko ekaina)
Sortu
zenetik, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak duintasunaren eta
giza eskubideen defentsa bilatu du, eta eskubide horien artetik lehenengo
eta funtsezkoena bizitzeko eskubidea dela aldarrikatu izan du". Hitz
horiekin abiatzen da koaderno hau, Giza Eskubideen eremuan gure erakundeak
duen berezko kezka argi eta garbi adieraziz. Izan ere, 1995eko udaberrian
horren inguruko idazki bat argitaratu genuen, "Bakearen aldeko lana
Euskal Herrian: gaurko egoera eta etorkizunerako proposamenak" izenburuarekin.
Bertan, neurri batean, esku artean dugun koadernoan ere ageri diren gai
batzuk biltzen ziren.
Agiri honek espetxeen eremuarekin zuzeneko zerikusia duten hainbat alderdi
jorratzen ditu: terrorismo-delituengatik espetxeratutako pertsonen gizarteratzea,
Giza Eskubideak presoei aplikaturik, presoak euren jaioterrira hurbiltzeko
eskaera... Halaber, kale indarkeria ekintzengatik atxilotutako pertsonen
arazoak eta auzitegietan zein espetxeetan duten tratamendua ere planteatzen
ditugu. Bukatzeko, bederatzi proposamen zehatzagoren bitartez, terrorismo-delituengatik
espetxeratuta daudenen giza eskubideen errespetuan benetan aurrera egin
nahi badugu funtsezkotzat jotzen ditugun eskariak azaltzen dira.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||