
Euskal
Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea
gure etorkizun politikoari buruzko eztabaidaren aurrean
(1998ko
azaroa)
ETAren suetena bitartean argitaratu bagenuen ere, aurreko urteotan izandako
hausnarketen emaitza da. Berton, eskubide kolektiboen, autodeterminazioaren,
erabakitzeko euskal esparruaren, burujabetzaren eta abarren gaineko iritzi-miritziak
biltzen dira.
Etorkizun politikoaren eztabaida desdramatizatu, arrazoitu eta demokratizatu
behar dela uste osoan gaude. Gaiaren berorren konplexutasunaz jabetzen gara
eta autodeterminazioa behar-beharrezkoa den elkartasunarekin uztartu behar
da. Gure elkarte bakezalearen ardatzezko ideia izan den abiapuntutik mahairatzen
dugu azterketa hau guztia: indarkeria eta politika erabat desloturik doazela.
Azkenik, gure lan esparrua aurre-politikagintzan kokatzen dugula kontuan hartuta, irakurleak idazkiaren nondik-norakoak izan ditzan, abiapuntu nagusia aipatuko dugu: "Dena dela, argi eta garbi izan dugu beti, Bakearen aldeko Koordinakundeak auzi honetan parte hartzekotan, oinarrizko printzipio etiko eta demokratikoen defentsaren esparruan egingo lukeela, eta ez proposamen politikoaren beraren arloan, zentzu zehatzean. Ez dagokigu guri arazoa konpontzeko modu zehatzari buruz ezer esatea. Aitzitik, hori egiteko oinarrizko printzipioak gogoratu eta, ahal balitz, aurkeztu besterik ez dugu nahi".
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||