
Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea bortxakeriaren biktimen egoeraren aurrean
(1999ko iraila)
Bortxakeria
salatzeko bide izateko asmoz ez ezik, berorrek sortzen dituen biktimenganako
elkartasunerako bide izateko ere jaio zen Bakearen aldeko Koordinakundea.
Izan ere, gure ezaugarri bizienetakoa da eta horren lekuko horratx Bortxakeriaren
Biktimenganako Elkartasuneko Batzordea, duela 12 urte baino gehiagotik lanean
diharduena. Beraz, zer garen eta zertan gauzatzen dugun jakiteko dokumentu
aparta duzu honako hau.
Orrialdeok biktimaren definizioa zein den dute abiapuntu. Berton, modu batez
ala bestez biktimen sailkatzea ahalbideratzen digun irizpidea azaltzen dugu,
hala nola zein hilketa geratzen den izendatze honetatik at. Maila sikologiko,
soziologiko zein juridikoan zein den biktimen egoera ere aztertzen da, baita
dituzten beharrizanak eta eskubideak nahiz gizarte osoaren zeregina ere.
Azkenik, eta ondorioak aztertu aurretik, gizarte errekonziliazioaren gai
zailtxoa ere jorratzen dugu, hain zuzen "erakundeak, gizartea oro har,
elkarte bakezale eta alderdi politikoen ahaleginak -eta bereziki indarkeria
justifikatu dutenak- engaiatu behar dituen prozesu gisa".
Hortaz, biktimen egoerari eta gizarteak beraiekiko duen zorrari buruz pentsarazten
digun dokumentua da. Liburuskan barna hainbat eta hainbat biktimaren oroimena
aldarrikatzen dugu (dokumentuak berak biktima guztien izen-abizenen zerrenda
mingarria agertzen du sakoneko letretan). Honenbesteko min eta honenbesteko
sufrikarioa ezin ahantzi. Ez litzateke ez zuzen ez etikoa izango, ez biktimenganako
ezta gizarte honetako kideenganako ere.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||