Indarkeriaren arazoaren aurrean alderdi politikoei -ikuspegi etiko zein politiko oinarrizkoetatik- bat eginda aritzeko deialdia

(2002ko maiatza)


Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak, biolentzia gaitzesten duten Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko alderdi politikoekin elkarrizketa txanda bat izan ostean, Indarkeriaren arazoaren aurrean alderdi politikoei -ikuspegi etiko zein politiko oinarrizkoetatik- bat eginda aritzeko deialdia deituriko agiria aurkezten du.

Agiri hau prestatzera eraman gaituzten arrazoiak alde batetik egungo egoera soziopolitikoaren diagnostikoak ematen dizkigu, baita etorkizunera begira honek izan dezakeen garapen posibleak ere. Bestalde, alderdi politikoek gure gizarteak egun bizi duen egoera nabarmenki aldatzeko orduan egin beharreko lanean duten zeresana onartzea derrigorrezkotzat jotzen dugu.

Terrorismoak atentatu eta jazarpen indarkeriaren gisan oraindik aurrera jarraitzeak, eta maila etiko zeharo ezberdin batean, politikari abertzale eta konstituzionalista deiturikoen arteko ezinikusiak osatzen duten binomioak, mehatxaturiko pertsonen segurtasuna zeharo bermatu ezin dezaketen arren, indarkeriak bere biktima zuzenak direnen gain duen eragina, eta luzapenez gizarte osoaren gain duen eragina eramankorrago egingo luketen neurriak aurrera ateratzeko aukera ezeztatzen du.

Testuinguru honetan beharrezkotzat jotzen dugu zera gogoraraztea, gure zinegotzi, epaile, polizia, kazetari, irakasle eta abarren askatasuna mehatxaturik egonda gizarte bezala dugun gure askatasun propioa dagoela jokoan, gure elkarbizitza demokratikoa aurrera ateratzeko ahalmena.

Gainera, eta agiriaren edukinei ekinez, ezinbestekoa da hiritarren ordezkari politiko izateko erabakiaz komunitateari zerbitzen diotenen zereginaren noblezia erreibindikatzea. Egun, bereziki garrantzitsua deritzogu, euren eta euren senideen segurtasuna arriskatuz, lan honetan dabiltzanei errekonozimentu berezi bat egitea. Ez gara inoiz aspertuko beraien adorea eta askatasun zein balore demokratikoen defentsa eskertzeaz.

Alderdi politikoei igorri diegun hausnarketaren oinarrizko ideia, euren arteko harremanetan norabide aldaketa sakon bat egin behar dutela da. Izaera zeharlerrokatua duten proposamenak faltan botatzen dira, soberako proposamen aldebakarren artean, oinarrian partekatzen dena azpimarratuko duten horiek hain zuzen ere, hau da, demokraziaren eta giza eskubideen defentsa, zein, gainera, bakean bizi nahi duen gizarte anitz batekin zeharo bat datorren. Beraz behar-beharrezkoa da indarkeria baztertzaile eta totalitarioaren aurrean akordio berriak lortzea, ez ikuspegi etikotik soilik eginak, oinarrizko giza eskubideen defentsari lotuak, baita izaera politikodun akordioak ere, prepartidistak izan arren. Ziur gaude oinarrizko printzipio etiko eta politiko horien inguruan batasuna behar-beharrezkoa dela:

· ETA eta bere inguruaren asmo onartezinei aurre egiteko.
· Argi eta garbi uzteko indarkeriak ez duela inolako legitimitate ez sari politikorik.
· Haustura sozialaren arriskua gutxitzeko.
· Instituzio zein tradizio politikoek biktimekiko solidaritatea ikusteko moduan agertu ahal izateko.
· Alderdi demokratikoek euren arteko elkarrizketa eraikitzailearen bideari berriro ekin ahal izateko.

Ez zaigu nahikoa iruditzen batasunerako deialdiak egitea, geure hausnarketa eta proposamenak ere egin nahi ditugu desio dugun batasun hori eraikitzen laguntzeko. Honela, beharrezko deritzogu egungo marko juridiko politikoa erreibindikatzeari, bere legitimitate eta birtualtasunei, geure gizartearen garapenean aurrerapausu garrantzitsuak ahalbideratu baititu. Honek, halaber, ez du esan nahi ikutuezintzat jotzen dugunik. Etorkizunean garatu daitekeela pentsa dezakegu, baina bide horretan ukaezina iruditzen zaigu ondorengo oinarrizko printzipioa: "Demokraziatik at ez dago eginkizunik. Demokraziaren barnean dena izan daiteke eginkizun."


· DEMOKRAZIATIK AT EZ DAGO EGINKIZUNIK. Ideia zein proiektu politikoak ez baitira onargarriak ez badituzte oinarrizko giza eskubideak errespetatzen, bizitzeko eskubidetik hasita, edota ez badituzte prozedura demokratikoak erabiltzen beren defentsa eta hedapenerako.


· DEMOKRAZIAREN BARNEAN DENA IZAN DAITEKE EGINKIZUN. Izan ere giza eskubideak errespetatu eta prozedura demokratikoak erabiltzen direnean, edozein idea zein proiektu defenda baitaiteke, eta ahalik eta sostengu sozial handiena espero.

Garbi daukagu lehentasunak ipintzeko orduan bizitzarako eta askatasunerako eskubideak larriki mehatxaturik dauzkaten pertsonak defendatzea premiazko gaia dela, eta beharrezkoa zaigula ahal bezainbeste medio jartzea beroien defentsarako, betiere zuzenbide estatua errespetatuz.

Hala eta guztiz ere Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak ondorengo puntuak gizartearentzat oso garrantzizkotzat jotzen ditu:

· Alderdi politiko guztiek uka dezatela indarkeriaren estrategia bultzatzen dutenik, bai prozedura demokratiko eta baketsuen bidez proposamen autodeterministak egiten dituztenek, bai egungo egitura politikoak elkarbizitza gobernatzeko egokientzat jotzen dituztenek ere. Honela lor baitaiteke argi uztea baketsuki eta demokratikoki eraikitako herria ez dela ETAk bere indarkeria estrategiarekin lortu nahi duena. Ezberdintasunek ezin dute metodologikoak soilik izan, baketan eta prozedura demokratikoen bidez eraikitako etorkizuna defendatzen dutenen helburuek ezin dute erahiltzen eta mehatxatzen dutenen berdinak izan.


· Alderdi politiko guztiek uko egin diezaiotela euren proiektu propioak indarkeriarekiko legitimitate edo eraginkortasun handiagoa duela jotzeari. Subirautasun gehiago izateak edo egungo "statu quo"-aren defentsa irmoagoak bakea ekarriko duelakoan egoteak indarkeriari eztabaida politikoa distortsionatu eta baldintzatzeko gaitasuna ematen dio. Proiektu politikoen defentsa, gizartearentzat eta egungo aniztasun identitarioarentzat egokiena direla baieztatzen duten argumentuetan oinarritu beharko litzateke.


· Alderdi politiko guztiek onar dezatela euskal errealitate politikoa analizatzean bi bertsioak eman daitezkeela:
bertan konflikto berezi bat dugula nola euskal gizarteak bizi dituen konfliktoak terrorismoaren fenomenoa garatu ez duen beste edozein gizartek bizi dituenak bezalakoxeak direla. Hala ere ezin da inola ere biolentziaren erabilera azaldu edo justifikatu.


· Alderdi politiko guztiek ez dezatela ahaztu nor den indarkeriaren eragile eta erantzule. Indarkeria, hau darabiltenek honi uko egitean amaituko da. Baina hau horrela izan arren ez diogu utzi behar indarkeriaren eragina arintzera zuzendurik dauden iniziatibak aurrera eramateari, zuzenbide estatuaren barnean beharrezko diren neurri polizial eta judizialak ahalbidetzeari, bake kultura hedatzeari, indarkeriaren erabilera deslegitimizatzeari eta intolerantzia terrorista ezeztatuko duten akordio politiko eta sozialak bultzatu eta bilatzeari.

Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak alderdi politikoekin dagoeneko egin duen moduan, bere hausnarketa eta proposamenak gizarteari eskeini nahi dizkio, bakerako bideari ekin eta gure elkarbizitza normalizatzeko. Giza eskubideen eta prozedura demokratikoen defentsaren gain eraikitako batasun demokratikotik soilik ekin diezaiokegu, jarrera baztertzaile eta proposamen aldebakarrak ahazturik, indar politiko eta sozial ezberdinen arteko elkarlanean oinarrituriko eskenatokia eraikitzeari. Batasun demokratiko honetatik, erantzunkizunez, oinarrizko akordioak berreskuratu eta berreraiki behar ditugu, giza duintasun ukaezin eta orokorretik hasiz, proposamen anitzetara heltzeko, nondik guztiontzako etorkizuna eraiki ahal izango dugun. Prozesu honetan ezin dugu inor baztertu. Beren burua baztertuko duten bakarrak praktikan edo teorian euren totalitarismo bortitzarekin mina eta sufrimendua sortuz, oinarrizko giza duintasun hori ukatzen dutenak izango dira.

>> dokumentu osoa

hasiera