Definizioa
Bakearen Aldeko Koordinakundea sortu zenetik iragan diren hamabost urte hauetan gauza asko aldatu badira ere, beraren definizioaren muina ez da inola ere aldatu. Hala, Bakearen Aldeko Koordinakundea plataforma bakezale bat da, hiritarra, unitarioa, pluralista eta independentea. Erakundea gizarte zibilaren erantzun antolatu bat da, gizarte honentzako ustezko xede politiko batzuen izenean euskal eta nafar herriek pairatzen duten indarkeria etengabeari aurre egitera zuzendua.
Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea bakezalea da, zeren eta, Euskal Herrian gertatzen den indarkeria espezifiko horretan kontzentratzen bada ere, ez baitu baztertzen bake orokorragoaren aldeko lana. Bakearen Aldeko Koordinakundearen ustez, bakea lortzeko bide bakarra jarrera bakezaleak erabiltzea izango da. Horregatik, Bakearen Aldeko Koordinakundeak behin eta berriz aipatzen ditu Mahatma Gandhi eta beraren indarkeriarik ezaren filosofia.
Hiritarra da hiritarren artetik sortu zelako, indar politikoek indarkeriaren aurkako lehen adostasuna Ajuria Eneako akordioan islatu baino lehen. Oso hiritarra da gero eta gehiago errotu delako euskal gizartean, gizarteak berak terrorismoaren aurrean duen erantzukizunari buruzko kontzientzia landuz, batez ere terrorismo hori gizartearen izenean gauzatzen delako.
Unitarioa da era guztietako taldeak eta pertsonak batzen dituelako helburu komun eta bakar baten inguruan: bakea lortzea Euskal Herrian, Koordinakunde honen Funtsezko Ildoetan azaldutako printzipioetan oinarriturik.
Pluralista da bertan era guztietako talde eta pertsonak sartzen direlako, baldin eta, proiektu politiko eta ideologiko desberdinak defendatu arren, bat datozen funtsezko eta premiazko xede batean, hots: indarkeria orain eta hemen gaitzestea, dela gatazkak konpontzeko bide gisa, dela jarduera politiko gisa.
Eta independentea da Bakearen Aldeko Koordinakundea plataforma hiritar-sozial bat delako beste edozeren gainetik, gobernuz kanpokoa da eta ez du inolako mendetasunik, ez ideologikoki ez ekonomikoki, inongo alderdi, instituzio, talde edo elkarterekin, nahiz eta beraiekin elkarlanean aritzeko eta hitz egiteko prest eta irekita dagoen.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||