Ikastetxeak
Ikastetxeen Batzordearen lanak bi zutabe ditu: Irakaskuntza klasera joatea baino zerbait gehiago dela pentsatzea eta bakea lor daitekeela kontzientziara eramatea. Irakaskuntza ez da apunteak eta azalpenak soilik, baizik eta baita irakaslea zein ikaslea aberasten dituzten ideiak eta sentsibilitateak trukatzea ere. Batzordeak hezkuntza konbentzionala iritsi ez den lekuetaraino iritsi nahi du: proposamenak, iritziak eta ideiak eraman nahi dira ikasgeletara, orainaldiarekin konprometituta dauden pertsona aktiboak hezteko duten eginkizuna bete ahal izan dezaten.
Orobat, hiritar gazteak diren aldetik, Batzorde hau osatzen duten ikasleak eta irakasleak herri honen bake beharretatik hurbil daude, eta, hortaz, ahaleginak egiten dituzte ahal bezainbeste ikasle integratzeko bakea eraikitzeko eginkizunean, Bakearen Aldeko Koordinakundearen mezua hedatzeaz batera. Alde horretatik, ikasleak ez ezik instituzio akademikoak ere inplikatzen saiatzen gara, zeren berauek gure gizartearen erreferentzia-puntu garrantzitsua baitira eta ez dira lan horretatik kanpo geratu behar.
Ikasturtearen
hasieran, deialdi bat egiten da Bakearen Aldeko Koordinakundearen taldea
eta beraren jarduera ezagutzera emateko, ahalik eta giza sostengurik handiena
bilatzeaz batera. Unibertsitatearen eremuan, Bakearen Aldeko Koordinakundeak
zenbait talde ditu jardunean Ibaeta, Gasteiz (Literaria), Leioa, Sarriko,
Ingeniarien Eskola eta Deustuan. Ikasturtean zehar, keinuez gain beste ekimen
batzuk ere egiten dira, normalean talde guztien artean koordinatuak. Unibertsitatea
eztabaida eta jakintza eremua da eta izan behar da, eta, beraz, askoz ere
onartezinagoa da desberdintasunaren, dibergentziaren eta desadostasunaren
bidetik doan pentsaera askeak zentsura eta jazarpena pairatzea, Euskal Herrian
gertatu ohi den bezala. Hain zuzen ere, Batzorde honen helburu nagusietako
bat Unibertsitatea askatasun esparru bezala defendatzea da, pentsaera librearen
eremu gisa eta ideiak -merezi duten errespetutik- etengabe eztabaidatzeko
foro gisa. Aurrekoaz gain, Bakearen Aldeko Koordinakundearekin zerikusia
duten gaur egungo gai ugari eztabaidatzen dira Batzordearen barnean.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||