Giza Eskubideak: Preso eta atxilotuak

Bakearen Aldeko Koordinakundearen lanarekin bilatzen dugun xedeetako bat hauxe da: instituzio publikoetatik indarkeria desagerrarazteko egiten den lana legediaren eta giza eskubideen errespetuaren barnean egiten ote den begiratzea. Horixe da Batzorde honen jarduera guztiaren printzipio gidaria, zeren gure gizarte osoa etorkizun baketsura urrats sendoez eramateko modu bakarra guztion eskubideak errespetatzea baita.

Giza Eskubideak hiritar guztiei aplikatu behar zaizkiela pentsatzea izan da Batzorde honen lana urte hauetan gidatu duen ardatza eta hainbat ekintzetan islatu da, hala nola Demokraziak hiltzen badu, demokrazia hil egiten da izenez GALen jarduna erabat argitzearen alde egindakoa, kondenatutakoak gizarteratzearen aldeko kanpaina, presoak euren bizilekura hurbiltzearen aldeko kanpaina, atxilotutakoek eta presoek piratzen dituzten tortura eta tratu txarren aurkako agerraldi eta salaketa publiko etengabeak, eta abar.

Batzorde honek ez du lan egiten errebindikazio-kanpaina publikoak prestatzen soilik, zeren horrez gain eztabaidarako eta ikaskuntzarako foro iraunkorra ere baita; horren bitartez, gure erakundeak gai horietaz eskaintzen duen ikuspuntua alderdikeriarik gabekoa izan dadila saiatzen gara, hau da, argudio etikoetan eta Giza Eskubideen defentsan soilik oinarritu dadila. Alde horretatik, urte hauetan termino propioak sortu ditugu, hala nola presoen hurbilketa terminoa, eta diskurtso propio bat itxuratu dugu, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea terrorismo delituengatik espetxeratutako pertsonen egoeraren aurrean testuan jasoa. Dokumentu hori hedatzeaz gain, Bake Hitzak. Palabras de Paz tresna baliagarria izan da gure erakundeak preso eta atxilotuen egoeraz duen iritzia gizarte osoari helarazteko.


Alderdi politikoei deialdia

hasiera