Biktimekiko elkartasuna

Indarkeriaren aurrean kontzientzia hartzeko esparruaren baitan, BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEAren ardatz nagusietako bat hauxe da: gaitz sozial horren ondorioak zuzeneko moduan pairatu dituzten eta oraindik ere pairatzen dituzten biktimekin lan egitea. Urte askoan, biktimek ez dute indarkeriaren zartada soilik pairatu, baizik eta baita gizartearen axolagabekeria ere, berau ez baita haiengana behar den bezala hurbildu eta babesa eskaini. Eta, zorigaitzez, zenbaitetan, egin zuenean gaizki eta berandu egin zuen. Horregatik, biktima asko ahaztuta sentitu dira, norberaren karguak edo lanbideak tratu desberdina ekarri dutela ikusi dute, Administrazioak abandonatu dituela iruditu zaie...

Bakearen Aldeko Koordinakundean zenbait proiektu garatzen dira biktimen behar konkretu batzuk betetzeko eta pertsona horiei sostengu soziala eskaintzen saiatzeko. Gure asmoa da elkartasuna adieraztea eta gizartearen eta beraien artean zubi lana egitea. Alde horretatik, erakunde honen zeregin garrantzitsuena biktima guztiak aintzat hartzea izan da.

a) Biktimen aurrean. Azpimarratzekoa da terrorismoaren biktimen senideekin -baita batzuetan biktimekin ere- izan dugun eta izaten dugun zuzeneko harremana, hala Euskal Herriaren barnean nola bertotik kanpo. Pertsona horiekin egotean, beraien indarraz gain babesgabetasuna ere antzematen da une batzuetan beraien bizitzan. Komunitateak beraien egoera ezagutzen ez duela pentsatzen dute maiz, eta hori onartezina da. Komunitate honetako hiritar guzti-guztiok giza eta gizarte sostengua helarazi behar diegu; era horretan, gizartea elkartasun-eremu bat izango da, izandako bizipen tragikoaren oroimena bigundu eta arinduko duena. Beraien bizitzan indarkeriaren zartada sufritu zutenak izena eta abizena dituzten pertsonak dira. Ahanzturak pertsona horiek berriz ere zapaltzera eraman lezake; horrenbestez, biktimek gurekin hitz egiten jarraitu behar dute beti. Ezin ahaztu daiteke pertsona horiek pairatu duten erasoa bizi eta askatasun eskubidearen aurkako erasoa dela, eta, horregatik, beraien oroimena dela funtsezko bi eskubide horien etengabeko errebindikazioa.

b) Gizartearen aurrean. Bere hasieratik beretik, Bakearen Aldeko Koordinakundeak biktima guztien berdintasuna aldeztu du, eta, horregatik, sarritan kritikatu dugu biktimei ematen zaien tratamendua aldatu egiten dela beraien kargu edo lanbidearen arabera. Baina urte hauetan guztietan, esan dugun bezala, biktima guztien oroimena eta itxaropena izaten saiatu gara. Hala, azken urteotan, Gabonen inguruan, biktimen aldeko sentsibilizazio ekintza sinboliko bat egiten da: elkartasun ekitaldi bat, gizarteak pertsona horiek aintzat hartzen dituela adierazteko eta beraien senide eta lagunengandik egunero hurbil egoteko dugun konpromiso hiritar eta iraunkorra azaltzeko.
-
Nota de prensa: Gesto por la Paz ante el final del plazo de la Ley de Solidaridad con Víctimas del terrorismo. Bilbao, 21 de junio de 2000
- Rueda de Prensa: Ley de Solidaridad con Víctimas del terrorismo. Madrid, 7 de abril de 2000

Biktimak aintzat hartzeko ildo horretan bada funtsezko puntu bat, hots: biktimak eragin dituztenen aldeko omenaldiak kritikatzearen bidez biktimen aldeko errespetua eskatzea; gure ustez, omenezko ekitaldi horiek egitea iraingarria da biktimen oroimenarentzat.
Gure erakundearen barnean, biktimei buruzko hainbat gogoeta egin dira Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea indarkeriaren biktimen egoeraren aurrean dokumentuan. Idazki hori ehunaka hiritarren artean banatu da, erakunde honen bizipen eta lanetik atera ahal izan dena helarazteko eta giza ikuspegi garbi bat eskaintzeko pertsona horiek merezi duten tratamenduaz eta errespetuaz. Halaber, Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkariaren zenbait zenbakitan indarkeriaren biktimekin zuzeneko zerikusia duten kontu batzuk jorratu dira.

c) Administrazioaren aurrean. Laguntza eman dugu heriotza edo ezintasuna eragin duten atentatuen biktimentzako aparteko pentsioak formalizatzeko; orobat, 1999ko Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasun Legearen aplikazioaren ondorioz egin ziren gestio eta tramiteetan parte hartu genuen; gaur egun jarraipen bat egiten jarraitzen dugu, bai oraindik ere bideratu ez diren kasuez eta bai -zoritxarrez- oraindik ere agertzen diren kasu berriez.

Euskal Herri esparrua:

- Decreto 107/2000, por el que se regula el Programa de Ayudas a las Víctimas del Terrorismo.

Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasun Legea:

- Real Decreto 1912/1999, de 17 de diciembre, por el que se aprueba el reglamento de ejecución de la Ley 32/1999, de 8 de octubre, de Solidaridad con las Víctimas del terrorismo
- Modelos de solicitud
-
Descripción de las ayudas

Lege berri hori dela-eta, biktimei gisa horretako tramiteak egiten laguntzeaz gain, Bakearen Aldeko Koordinakundeak ekarpen sorta bana bidali zien Diputatuen Kongresuko talde politiko guztiei, legea Parlamentuan behin betirako onartu baino lehen, Bakearen Aldeko Koordinakundeak Lege horretan detektatu zituen gabeziak konpondu nahirik; Legearen propaganda egin zen Espainiako eskualde guztietako egunkarietan; eta kanpaina sakon bat egin dugu hedabideetan Legea ez dadin aplikatu irizpide guztiz bidegabeen arabera, pertsona bakoitza terrorearen biktima izatearekin zerikusi txikia duten irizpideen arabera, hain zuzen ere.

 


Alderdi politikoei deialdia

hasiera