Beste erakunde batzuekiko harremanak

Baketze prozesuaren inguruan lan egiten duten erakundeak gero eta gehiago dira; hori eta Bakearen Aldeko Koordinakundeak lortutako heldutasun maila eta hazkundea dira beste erakunde batzuekiko harremanak izeneko Batzordea sortzeko arrazoiak.

Batzorde horren zeregina beste erakunde sozial eta politikoekiko komunikazio-bideak sortzea eta bideratzea da, iritziak, analisiak eta elkarlanerako proposamenak transmititzeko eta trukatzeko tresna gisa. Batzorde hori Bakearen Aldeko Koordinakundearen barne eztabaidak egituratzeaz arduratzen da, dela proposamenak egiteko dela kanpotik datozkigun eskariak baloratzeko eta erantzunak emateko.

Egindako lana bi eremu nagusitan bereiz daiteke.

- Alde batetik, gure inguruneko beste erakunde sozial batzuekiko harremanak eta kontaktua: Denon Artean, Elkarri, Bakea Orain, Foro Ermua, Basta Ya eta abar (estekadura erakunde horietako orrialdeetara; gogoratu Denon Artean ez duela orain orrialderik).

Eremu espezifikoagoetan -biktimak, presoak eta abar- lan egiten duten erakundeekiko harremanak Batzorde bakoitzean bideratzen dira.

- Batzordearen beste lan eremua alderdi politiko eta/edo instituzioekiko harremanak dira. Bakearen Aldeko Koordinakundea haiekin aldizka komunikatzen saiatzen da, gogoetak konpartitzeko eta gure ikuspuntuak helarazteko xedez.


Alderdi politikoei deialdia

hasiera