Bakerako hezkuntza
Bakerako Hezkuntza Batzordearen lana Bakerako Hezkuntzaren eremuan indarrean dauden ildo orokorren arabera egiten da; horien artean honako hauek aipa ditzakegu, besteak beste: balioei orientatuta heztea; munduari eta aniztasun kulturalari orientatuta heztea; giza eskubideei orientatuta heztea; indarkeriarik eza bilatuz heztea; gatazkarako heztea; antimilitarismorako eta desarmerako heztea; konformismoaren kontra eta desobedientziaren alde heztea; lankidetza eta elkartasunerako heztea; hiritartasunaren alde heztea.
Bakearen Aldeko
Koordinakundearen ekarpena bi zutabe nagusitan oinarritzen da:
a) Bake positiboa bilatzea; hau da, zuzeneko indarkeria ezabatzeaz gain
zeharkako indarkeria -hots: injustizia, desberdintasuna- ere ezabatzea,
eta, aldi berean, kultura berri eta desberdin bat beti proposatu.
b) Gatazkaren inguruko ikuspegi sortzailea; hau da, gatazka edozein kolektibotan
agertzen dela oinarritzat hartuta, biziaren berezko atala dela onartuta,
gatazka modu positiboan eta indarkeriarik gabe jorratu behar dela pentsatzen
dugu, pertsona, gizarte eta hezkuntza mailako faktore interesgarria dela
sinetsirik.
Bilatzen den azkeneko xedea hauxe da: gure gizartean eta gure munduan neurri handi batean errotu den indarkeriaren kultura desagerraraztea eta Bakearen kultura berri bat garatzea, indarkeriarik eza, biziaren eta Giza Eskubideen errespetua, aniztasuna eta dibertsitatea aberastasun gisa onartzea, hezkidetza, elkarrizketa, biktimekiko elkartasuna eta konformismorik eza funtsezko baliotzat hartuz. Hain zuzen ere, gogoeta horiek eta beste batzuk Bakerako Hezten dokumentuan jaso dira.
1997an, Batzordearen
lan trinko baten ostean, "Tolerantzian geure burua hezitzea-Educarnos
en la tolerancia" izeneko karpeta didaktikoa aurkeztu zen jendaurrean.
Karpeta ez da gogoeta teoriko hutsa; aitzitik, oso tresna praktiko eta erabilgarria
da, hezkuntza alor desberdinetan erraz aplika daitezkeen fitxen bidez antolatuta
baitago. Karpeta osoak hiru ardatz zehatz ditu: ijitoen komunitatea, inmigrazioa
eta Euskal Herriko indarkeria.
Karpetaren lehen atala bloke teoriko bat da -Aurkezpena, Xedea, Edukiak,
Ardatzen Sarrerak-, eta beraren ostean beste hamar karpetatxo daude, fitxez
osatuta; horietako bakoitza hezkuntzaren atal baten ingurukoa da -hizkuntza
eta literatura, historia eta ingurunearen ezagutza, erlijioa eta etika,
matematika eta gorputz-hezkuntza eta abar- eta zenbait testu zein prentsa-dossier
bat ditu euskarritzat.
Hala eta guztiz
ere, Batzordeak beste esparru batzuk aurkitzen ditu etengabe bere ekarpentxoak
egiteko. Hala, hogeita hamar film baino gehiago eskaintzen dituen bideoteka
zerbitzu bat eratu du; film bakoitza bere fitxa eta laburpena ditu eta baliagarria
da filma eskolan edo beste edozein forotan lantzeko. Gabonen inguruan, jostailu
beliko, sexista eta sofistikatuei buruzko kanpaina egiten da. Beraren bitartez,
horretarako prestatutako triptikoa banatzen zaie eskolei, beste zentro batzuei
eta gizarteari. Bakearen Eskola Egunaren kariaz, urtarrilaren 30ean haurrentzako
zenbait ekintza egiten dira kalean; halaber, materialak eta orientabideak
ematen zaizkio eskatzen dituenari, egun horren inguruan dinamika berezi
bat bideratzeko.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||