Bake Hitzak aldizkaria
1992an, Bakearen Aldeko Koordinakundearen pertsona talde bat itxuratzen hasi zen Bakearen Aldeko Koordinakundearentzat -herri mugimendua den aldetik- gaur oso erabilgarria den tresna bat: bere hedabide sozial propioa. Urte horren azaroan, Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkaria sortu zen. Bakearen Aldeko Koordinakundeak argitaratzen duen aldizkari hori ez da Koordinakundeko kideengana soilik zuzentzen, baizik eta baita Euskal Herriaren inguruan sortutako indarkeria espezifikoaren arazoarekin sentsibilizatuta dauden pertsona guztiengana ere. Bake Hitzak. Palabras de Paz eztabaida eta gogoetarako benetako foro bat da; bertan, erakundearen kezkak, lanak, eztabaidak eta jarrerak jakinarazten dira, baina, aldi berean, oso ñabardura desberdineko iritziak eta jarrerak ere onartzen dira, norberak bere ondorioak atera ditzan.
Argitalpen hori hainbeste urtez aurrera ateratzeak lan handia eskatu du, kontuan harturik lan gehiena Bakearen Aldeko Koordinakundearen boluntarioek egiten dutela. Dena dela, merezi duen ahalegin bat da, egunez egun erakunde honen lana biltzea baitakar berekin; bere historiaren kronika biziduna da. Eta, gainera, aldizkari hori jorratutako gaien inguruko kontsulta tresna baliagarria da guretzat.
Bake Hitzak. Palabras de Paz aldizkaria finantzatzea zinez zaila da. Beraren finantziazio iturri nagusia aldizkariaren harpidedunak eta Bakearen Aldeko Koordinakundearen laguntzaileak dira. Beraiei esker, aldizkari hori Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi guztietara iristen da, alderdi politikoetara, hedabideetara, gizarte etxeetara, ETAko presoren bat duten espetxeetara, artikulugile eta iritzi sortzaileengana, eta abar.
Aldizkariari
eusten lagundu nahi baduzu, haren harpideduna izan zaitezke urtean 10€
ordainduz. Kontakta ezazu Bakearen Aldeko
Koordinakundea.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||