
Bake-bidean
hezi
>>
pdf inprimatu
1. Sarrera
2000. urtea, "Bake kulturaren nazioarteko urtea", bukatu berria den honetan ezinbestekoa zaigu hau ez dela amaiera puntu bat izan gogoraraztea, miliurteko berri honen hasieran gizateriak esku artean duen erronkarik handiena gauzatu eta garatzeko beharrezkoa zaigun bultzada sendoa baizik.
Edozein gizarte bere belaunaldi berriak ohiko balreetan sozializa daitezen saiatzen dela kontuan izanik, belaunaldi berri hauek, gaur egun, biolentziaren kultura osatzen duten kontrabaloreak gizarteari berezko zaizkion balore bezala barneratzeko arriskua dago. Honexegatik argi dakusagu edozein gizartek Bake Kultura garatu behar duela, bereziki biolentziarekiko harreman estuagoa bizi dutenek.
Motibazio honetatik Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeko Bake-bidean Hezi Batzordeak bakerako hezkuntzaren inguruko hainbat gogoeta biltzen dituen txosten hau aurkeztea erabaki du. Hainbat gogoeta, bake kulturaren kontzeptua oinarritzat izanik, bakerako hezkuntzari buruzko ikuspuntu zehatz bat garatzen dutenak, hiru aportazio zehatzen bidez: bere espezifikotasuna giro familiarrean, eskola giroan eta gure herriaren egoera konkretuan. Ez dago dudarik badirela garrantzitsuak diren beste hainbat giro, esaterako unibertsitatearena edo arautu gabeko irakaskuntzarena, baina gogoeta hau motz eta konkretuagoa egite aldera lehen aipaturiko sektoreetara mugatzea erabaki dugu.
Dokumentu honen asmoa urteotan landu eta ikasi dugunaren sintesi bat biltzea da, modu labur baina osatuan. Gogoeta honek ez dakar egungo bakerako hezkuntzaren lerro nagusiekiko berrikuntza handiegirik, baina bai gure ikuspegi eta esperientziak ezarri dizkion ñabardura eta intentsitate espezifikoak. Zentzu honetan ezinbestekoa gertatzen zaigu, beste askoren artean, Xexus R. Jares, Federico Mayor Zaragoza edo Xabier Etxeberriaren izenak, hala nola APDHren Bakerako Hezkuntza Mintegiak bezalako taldeak aipatzea, berauen lanak gai honetan errekonozitu eta eskertzea nahitaezko zaizkigunak.
Laburtuz, NBEk "biolentzia ezaren eta Bake Kulturaren hamarkada" deklaratu duen miliurteko berri honen hasieran, agiri honek zera izan nahi du, soil-soilik, bake hezkuntzarako komisioaren ekarpen bat, ziur baikaude bakerako hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko instrumentu bat izango dela kultura berri honen garapenerako, mundu berri hori lortzeko.
2. Bake kultura:
2.1.
Kultura berri bat
UNESCOren fundazioaren agirian zera dio: "Gudak gizonen buruetan jaiotzen
direnez, gizonen buruetan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak".
Hain zuzen ere, honekin zera gogorarazten da, biolentzia zerbait kulturala
dela, zerbait jasoa, sortua, eta hainbat balore berri indartu behar ditugula
errealitate hau atzean utzi eta eraldatzeko.
Lehen gizakietatik ikasia dugu edozein gizartetan mementuko belaunaldiak belaunaldi berriak ahalik eta min gutxienean sozializatzeaz arduratu behar direla, hau da bizi diren gizartean sarrarazi behar dituztela. Edozein hezkuntza, honenbestez, gizabanako berri horiek gizarte jakin horretan gailentzen diren baloreetara moldatzeko saiakera bat da. Jaioak izan garen gizarte jakin honetan, berau osatzen duten gizataldeetan integratuz, geure izaera, zeregin jakin batzuk eta munduaren ikuspegi doi bat eratuz joango gara.
Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren balore hauek ezin dira inolaz ere neutrotzat jo, denbora historiko jakin batean lekuturiko gizarte jakin bati baitagozkio. Gainera, pertsonak ez du jasoko erakutsirikoa soilik barneratzen, baita bere nagusien behaketatik ikasten duena ere, haurtzaro eta nerabezaroan, batik bat. Eguneroko elkarren arteko harremanak aztertzen baditugu ez zaigu zail gertatuko gure gazteriak etnozentrismoa, elkarlehia, indibidualismoa, intolerantzia, norberaren berezitasunaren balorazio exageratua, ... bezalako kontrabaloreak bizi diren gizarteari berezko zaizkion balore bezala barneratzeko arriskua onartzea.
Argi dago bortizkeria beti present izan dela historian zehar, bai lehen bai orain ere, dela guda eta konfliktoen modu zuzenean, dela gosete, diskriminazio, analfabetismo, langabezia, naturaren edo pertsonen ustiaketa egoerek beren baitan daramaten biolentzia estrukturalaren moduan. Biolentziaren iraunkortasun honek, dagoeneko eragin dituen biktimez gain, berekin biolentziaren kultura bat dakar, guzti guztia kutsatzen duena, gure izaera eta harremanetatik hasi eta estatuen aurrekontuetaraino, komunikabide, lantegi, kirol eta gazteen jolaste eta dibertitze moduetatik pasaz. Esan daiteke guztiok gaudela, modu batean ala bestean, indarkeriaren kulturari eusten dioten kontrabaloreek kutsatuta: bortizkeria erabiltzearen justifikazioa; "bestea" (atzerritarra, edo besterik gabe ezberdina dena) mehatxu edo areriotzat jotzea, talde kontrajarrietan kokatzera bultzatzen gaituena; indibidualismoa; logika ekonomizistak bultzaturiko muturreko elkarlehia; sexu edo arrazagatiko diskriminazioa; intolerantzia; deshumanizazioa ("bestea" objektutzat jotzea); egia absolututzat sorturiko ideologia baztertzaile eta itxiak; militarismoa; edo axolagabetasuna besterik gabe. Eta hau guztia ziurtasun eta bakearen garante bakarra Estatua den gizarte batean.
Kultura honen aurrean beharrezkoa da benetako Bake Kultura bat garatzea; horretarako ezinbestekoa da edozein gizartetan, balore berriak indartuko dituen hezkuntza mugimendu garrantzitsu bat, pertsona ororen duintasuna bermatzen duen oinarrizko printzipioa sostengatuko duten jarrera eta jokabideak bultzatuz: biolentziaren erabileraren aurrean, biziari, pertsonen integritateari eta giza-eskubide guztiei errespetua; elkarlehiaren aurrean, maila guztietara hedaturiko kooperatibitatea; konformismoaren aurrean, injustizia iraunarazten duen orori kritika egin eta men ez egiteko gaitasuna; indibidualismoaren aurrean, norberarenak ez diren planteamenduak ulertzeko eta onartzeko gaitasuna; mehatxu eta jazarpenaren aurrean, pertsona guztien askatasuna; diskriminazioen aurrean, pertsona guztien aukera berdintasuna aldarrikatu, sexu, arraza edo izaerei begiratu gabe; gatazkak bortizkeriaz konpondu beharrean, elkarrizketa instrumentu oinarrizkotzat aldarrikatu; ideologia itxien aurrean, aniztasuna dibertsitatea errespetatzen duen ondare aberasgarritzat jo. Hitz batean intolerantziaren aurrean tolerantzia defendatzean datza.
Kultura berri hau garatzeak zera eskatzen du, gizarte zibil bizi eta aktibo bat bultzatzea, non hiritarraren kontzeptua aldarrikatu ahal izango dugun, hau da, bene-benetako hiritarrak, guztion ongizatearekin, garapenarekin, bakearekin eta benetako demokrazia partehartzaile batekin konprometituak, eta ez XXI. mendeko kontsumitzaile hutsak. Edukiera etiko eta gizatiar handiko gizarte zibil bat, koherentziaz, proposatzen dituen baloreak obratuko dituena.
2.2.
Bakea eta gatazka
Badira bi kontzeptu giltzarri direnak Bakearen Kulturari ekitean modu egokian
tratatu beharrekoak. Kontzeptu hauek bakea eta gatazka dira.
Lehenik eta
behin, bada kontzeptu oker bat bakearen inguruan honako hau dioena: bakea
bortizkeria zuzen edo gatazka belikoaren falta dela. "Hilerrietako
bakea" ere deitua izan den bakearen definizio murritz honen azpian,
maiz, injustizia handienak ezkutatu izan dira, giza eskubiderik oinarrizkoenen
zapalketan oinarrituak.
Bakerako hezkuntzak esku artean darabilen bakearen definizioa askoz aberatsagoa
da, beronek biolentzia zuzenaren gabeziaz gain, estruktura injustuak iraunarazten
dituen biolentzia estrukturalaren maila gutxieneko edo ezereza exigitzen
ditu. Era berean, biolentzia kulturalaren desagerpena ere eskatzen du, inongo
kultura ez baita besteren gainetik gailendu behar, dela kantitate arrazoiegatik
(datu objektiboa: gehiengoak gutxiengoen gainetik), dela arrazoi kualitatiboengatik
(datu subjektiboa: norberaren espezifikotasunaren gainbalorazioa).
Hitz batean, bake positiboa bilatzean datza, kontzeptu zabalago eta handinahiago, dinamiko eta prozesualagoa izanik, pertsona orok, justizia eta berdintasun egoeran, bere aukera guztiak garatzea bilatzen duena.
Bestalde, gatazka hitzak eragiten duen gaitzespena kontuan izanik, eta arazoa Bake Kulturarako hezkuntzaren ikuspegitik aztertzen dugunean, benetan osotasunean onartzea beharrezkoa dela deritzogu: giza izateari berezko eta funtsezko zaion errealitate bezala. Gure eskumenean dagoen instrumentu bat besterik ez da, ongi erabiliz gero geure garapen pertsonal zein sozialerako erabilgarria dena.
Gatazka positibo edo negatibo bihurtzen duena ez da auzia bera, guk hari eusteko dugun gaitasuna baizik, ezen ikuspegi ezberdinak geureganatuz eta onartuz sortzailea izango baita; biolentoa izango da, ostera, bestearen jarrerak gaitzesteaz gain bestea bera ere gutxietsiz gero. Tamalez amaitu berri dugun miliurtekoa azken aukera honen adibideez josirik dago.
Kontua ez da, beraz, gatazkarik ez balego bezala jokatzea, beraiei buruzko informazioa lortzea baizik, honela analisi egoki bat egin ahal izateko, beren errealitatea kritikoki argituz, eta euren aurrean postura kontrajarriak hartzera bultzatzen gaituzten beharrizan gizatiar eta sozialak agerian utziz. Honela soilik lortuko dugu gatazkak modu sortzailean eta ez-biolentoan bukaraztea.
Arrazoi honexegatik beharrezkoa da elkarrizketaren kultura bat bultzatzea, ezinbestekoa baita aniztasunetik eraiki nahi den gizarte batean sortuko diren gatazka eta ezadostasun logiko eta aberasgarriak konpontzeko orduan. Baina elkarrizketa honek onartu beharreko kostu bat du, egiazkoa eta emankorra izango bada.
Lehenik eta behin bestearen jarrerarekiko gerturatze bat egin behar da, ahalegin zintzoa eginez haren errealitatea hobexeago ezagutze aldera. Bide honetan ezinbestekoa da aurretiaz ipini ditugun "etiketa" guztiak atzean uztea. Bigarrenik, besteak dioenari ohikoa duguna baina seriotasun eta konpromiso handiagoz entzun behar diogu. Hau da, enpatia luze-zabala izan beharko dugu, beste pertsonaren lekuan jartzeko esfortzua egin beharko baitugu, geure errealitate konkretu subjektiboak mediatizaturiko aurretiazko juzkurik gabe. Azkenik, ausardia ere ezinbestekoa da, zatika behintzat, amore ematen jakin beharko baita. Egiaz akordio batera helduko bagara, honexek berak geure interes eta eskakizunei muga jartzera bultzatzen gaitu.
Prozesu honetan guztian garrantzi handiko elementua da hizkera. Hizkuntzaren bidez, gehienetan zeharka bada ere, estereotipoen transmisioa bidaltzen dugu. "Kode deontologiko" moduko zerbait beharko genuke, hizkuntzari, ahal den neurrian bederen, gaitasun negatibo hau kentzeko, batik bat Bake Kulturaren indartzeari begira.
Zentzu honetan, arazo hau guztiz argi manifestatzen den bi errealitate daude. Alde batetik, beste etnia edo arrazekiko hizkuntza baztertzailea, euren banakotasuna degradatzen duten espresioen bidez. Bestalde, hizkuntza sexista, gizonezkoa emakumezkoaren gainetik ipintzen duena, dela akzioz dela omisioz. Azken arazo hau gainditzeko gero eta zabalduagoa dagoen hizkuntza koedukatiboaren alternatiba garatu behar dugu.
Arazo honetaz ari garela, komunikabideei dei bat helarazi behar diegu, hizkuntzaren erabilera erantzunkizun handiagoz har dezaten, esamolde oldarkor eta estereotipatuak alde batera utziz.
Hitz batean, ikuspegi honetatik gatazkak dimentsio eta garrantzi berriak hartzen ditu, gizakien arteko harremanen elementu dinamiko ezinbestekotzat eta pertsonen, gizartearen eta hezkuntzaren garapenerako faktore interesgarri bezala. Gatazkei aurreikuspenetik eta eraldaketa positibotik heltzeko gaitasuna lortzea da erronka, sormena eta ez biolentzia erabiltzen ikasteko gaitasuna lortzea, hain zuzen ere.
3. Bakerako Hezkuntza
3.1. Zeregin
konplexu, iraunkor eta osoa:
Ez dago dudarik Bake Kultura berria lortzeko orduan hezkuntza berebiziko
garrantzia duen instrumentu bat dela, aldarazteko bere gaitasun handiagatik.
Baina sarritan modu oso murriztuan erabiltzen da, eskolaren ingurura soilik
mugatuz. Zentzu honetan bi gauza azpimarratu beharrean gaude: batetik, eskola
ez da hezkuntza agente bakarra, bestetik, ez dira gazteenak soilik bakerako
hezi beharrekoak. Hezkuntza, bere osotasunean hartuta, eskolarizazio hutsa
baino askoz gehiago da, gizartearen kide guztiei eraginez bizi osoko iraupena
duen prozesu bat, alegia.
Alde batetik bakerako hezkuntza oso prozesu konplexua da, dituen tarteko guztiengatik, parte hartzen duten ajente guztiengatik, gehienak, gainera, hezkuntza-ingurunetik kanpokoak:
- Instituzioak,
biziko garen gizartea diseinatzeko ardura dutenak.
- Alderdi politikoak, batzuetan arduratuago boterearekin eta hauteskundeen
emaitzekin, gizarte demokratiko batean duten abiapuntu izatearen erantzukizunarekin
baino, baita bake kultura baten balore eta jarreren indartzeari dagokionean
ere.
- Hedabideak, izugarrizko eragina dute guztiongan, eta tamalez, sarriegi
gainera, dela albisteen tratamenduaren bidez, dela pelikula edo programen
bidez, bakearen kontrabaloreen eramale.
- Familia, zein bakerako hezkuntzarako ingurunerik egokiena izan daitekeen,
eta halaxe behar duen, nahiz eta maiztxo hain zuzen kontrako bihurtu, bere
kideak, batez ere gazteenak, sakonki markatzen dituzten jarrera eta giro
intoleranteak sortuz.
- Eliza, bakearen eramale beti izan beharko lukeena, bai bere aldarrikapenetan
eta baita bere zereginik ohikoenetan ere.
- Kirol eta kulturaren arloko aitzindariak, onerako edo txarrerako pertsona
askoren jokamolde eredu direnak, gazteenak batik bat, erreferenteak hain
beharrezko zaizkien garai horretan.
- Elkarteak, mugimendu sozialak, GKEak, ... berauen lan hasiberri eta indarberritua
esperantzarako eta kemen demokratikorako arrazoi direnak.
Honenbestez eskola ez da hezkuntza eragile bakarra, eta sarritan bere bakerako hezkuntzarekiko erantzukizuna korrontearen kontrako lan bihurtzen da.
Bestalde, bakerako hezkuntza ez da pertsonarik gazteenen beharrizana soilik. Argi eta garbi dago eurak direla geure munduaren etorkizuna, eta jaurtitzen zaizkien baloreekiko iragazgarriagoak direnez gero beraiengana zuzenduriko lana garrantzitsuagoa dela. Hala ere gizarteak bere osotasunean Bake Kulturaren baloreetan hezteko beharra du, hainbat balore konkreturekin bizi eta elkarbizitzera ohitu baita, non ia konturatu gabe bere egin eta barneratu egin dituen. Hezkuntzan lan egiten dugunok ahalegin berezi bat egin behar dugu bake eta tolerantzia balore hauetan hezteko, ezen inondik ere zail gertatuko baitzaigu bizi ez dugun zerbait beste inori irakastea.
Bake-bidean Hezi, beraz, zeregin iraunkor, ohiko gisa aurkezten zaigu, hainbat dimentsiotatik garaturik pertsona guztiei zuzentzen zaiena, gizarte guztia bere gain hartuz, angelu ezberdinen ikuspegiez osatzen dena, ondorioz zeregin benetan konplexua bihurtuz.
3.2. Bake-bidean
Hezi: ildo nagusiak
Bakerako hezkuntza joan den mendean zehar gauzatuz joan da. XX.mendeko gudaldi
handien ondoren, bi mundu gerra, bizi izandako egoera inhumanoak saihesteko
txerto baten beharra ikusten da. Honela bada 20. hamarkadaren amaieran eta
30. hamarkadaren hasieran etorkizuneko belaunaldiak hezteko modu berriak
bilatzen zituzten mugimendu pedagogiko nagusiak sortu ziren, Eskola Berria
hezkuntza mugimendua aitzindaria izanik. Aipatzekoak dira, beste hainbat
saiakera interesgarriren artean, María Montessorirena, Lorenzo Milanirena
Barbianako eskolan edo Arthur Neillena, Summerhill eskolaren sortzailearena.
Azken bi hauek eskola eredu kritikoago bat bultzatu nahi zuten proiektuak
ziren, gizakiaren jaiotzatiko beharrizanak gehiago eta hobe lantzeko. Gerora,
Paulo Freire bera ere aipagarria da, gaur egun arte Bakerako Hezkuntzaren
erreferenterik garrantzitsuena bihurtuko zena.
Bigarren Mundu Gerraren ostean beste bide bat irekitzen da, munduaren antolamendu berri bat aldarrikatuz ejerzitorik gabeko mundu bat bultzatu nahi duten mugimendu antimilitarista nagusienen eskutik. Bultzada honek bakearen eta biolentziarik ezaren aldeko mugimenduak abian jarri eta Bakerako Ikerketaren jaiotza eta sendotzea ekarriko du, oraindik ere indarrean dagoena.
Bi ildo hauen batzetik eta UNESCO bezalako beste erakunde batzuen aportazioen eskutik sortu da Bakerako Hezkuntzaren korrontea.
Edozelan ere, ez da erraza Bakerako Hezkuntzaren definizioa ematea. Nonbaitetik hastearren Xexus R. Jares adituaren ideia batetik abia gintezke, "prozesu hezitzaile, etengabe eta iraunkor bat, bi kontzeptu definitzaileetan oinarritua, bake positiboaren kontzeptua eta gatazkaren sormenezko ikuspegia, hala nola metodo arazo-eragileen bidez kultura berri bat eratu nahi duena, Bake Kultura, alegia, pertsonei errealitate konplexu eta gatazkatsua, kritikoki aztertzen lagunduko diena, bere aurrean jarri eta nor bere pentsamoldean jokatzeko ahalbidea emango diena".
Bi oinarri hauetatik abiatuz, bake positiboa eta gatazkaren sormenezko ikuspegia, Bakerako Hezkuntzak hainbat lan lerro ditu, denak garrantzitsuak eta elkarren artean lotuak. Esate baterako:
- Baloreetan
hezkuntza: Bake Kulturarekin bat datorren bizimodua zuzentzen duten baloreak
modu koherentean irakasteaz arduratuko litzatekeena.
- Munduari begirako eta kultura anitzeko hezkuntza: Aniztasunari errespetua
eta ezberdina denaren onarpena irakasteko, jarrera arrazista eta xenofoboak
ezabatuz.
- Desarmerako eta antimilitarismorako hezkuntza: Logika militara eta egungo
ziurtasunaren kontzeptu klasikoa ezbaian jarrarazteko eta izugarrizko gastu
militarrak salatzeko milioika pertsona gosez hiltzen diren bitartean.
- Giza eskubideetarako hezkuntza: Guztion elkarbizitza bideratzeko gutxieneko
etikoak beharrezko direla irakasteko.
- Gatazkarako hezkuntza: Pertsonen elkarbizitzari berezko zaion zerbaitzat
ikusten ikasteko eta konpontzeko beharrezko diren instrumentu positibo eta
bakezaleak gara ditzagun. Zentzu honetan beharrezkoa da ikuspegi sozioefektiboa,
hau da bestearen egoeran jartzeko jarrera garatu behar dugu (bestearen atorra
jantzi), enpatia indartu, alegia.
- Garapen eta elkartasunerako hezkuntza: Pertsona indibidualistak izan beharrean
ikuspegi kolektibo batez jokatzen ikas dezagun, ezberdinkeria eta baztertze
soziala piztu beharrean, gizaki guztiontzako justizia helburu bilatuko duena.
- Desobedientzia eta konformagaitz izateko hezkuntza: Axolagabekeria eta
errealitatea saihestu ezin den zerbaitzat hartzeko jarreraren ordez, injustiziaren
aurrean matxinatu eta aldarrikapen eta borroka modu berriak bilatzeko jarrera
indartu, euren artean kontzientzia kritikoak sortutako erantzukizunezko
desobedientzia, besteak beste.
- Ez-biolentziarako hezkuntza: Zera erakutsiko diguna, biolentziarik gabeko
moduak ez direla soilik zerbait aldarrikatzeko forma berezko eta legitimoenak,
badutela beren baitan bizimodu, bake eta harmonia pertsonalaren sortzaile
gisa balore propio bat ere.
- Hiritarrentzako hezkuntza: Hiritar erantzule eta kritikoak garatu ahal
izateko, benetako demokrazia partehartzailea eta denontzat berdina den batekin
konprometituak.
4. Familiaren esparruan
Pertsonen hezi-bidean familiak ezbairik gabeko garrantzia du, umeek bertan ematen baitituzte sozializazio prozesuaren lehen urratsak. Zentzu honetan, beraz, gurasoen jarrera erabakikorra izango da, ikasketa sozial honetarako berehalako eredu diren aldetik, eta ikasketa hau bizipenen bidez batik bat, eskuratzen den bitartean. Hau da, ikasketa hau zuzenean bizipen propioz edota ereduen bidez barneratzen da, umeak gurasoen jarduera behatuz, alegia.
Hain zuzen ere, haur batek bizi duena azkarrago eta hobe ikasiko du izaera moralizantedun esaldiekin transmititzen zaiona baino, beharrezko gertatzen delarik esaten denaren eta egiten denaren arteko koherentzia: tolerantziatik soilik hezi daiteke tolerantzian.
4.1. Bake-bidean
heztearen ohiko ildoak
Honenbestez beharrezkoa da, famili giroan bakerako hezkuntza indartu nahi
izanez gero, balore koherenteak eguneroko jardueren bidez transmititzea.
Hauek dira ohiko ildo hauetariko batzuk:
- familiaren
barnean sortzen diren auziei ez ihes egin, baizik eta aurre, elkarrizketa
oinarrizko erremintatzat joz.
- Familiako kideen sormen gaitasunak aintzat hartu eta bultzatzen ikasi.
- Norberaren zein seme alaben mugak eta akatsak onartzen ikasi.
- Familiako kideen, eta bereziki anai-arreben arteko alderaketak saihestu,
hauek zentzu degradante edo diskriminatzailea dutenean.
- Erabakiak familiakoen ikuspuntu guztiak kontuan izanda hartu, beti ere
ahal den neurrian akordiora heltzen saiatuz.
- Egoera honetara heltzen lagunduko diguten estrategiak landu, esate baterako
besteari aktiboki entzunez, ulertzen saiatuz eta enpatia bultzatuz, batez
ere belaunaldien arteko gatazkak sorrarazten dituen zailtasunak gainditzeko.
- Seme-alabei gaitasun kritikoa eman, gurasoen aldetik zein beste edozein
bidek helarazten dien informazioa baloratu ahal izan dezaten.
- Familiaren baitan kooperazio eta laguntza giroa sortu, konpetitibitatea
bultzatu beharrean.
- Arazo familiarren aurrean pertsona bera epaitu beharrean, bizi izan duen
egoera epaitu, degradaturik eta bere autoestimuan zauriturik senti ez dadin.
- Hizkuntza zaindu, familian bizi eta transmititu nahi ditugun baloreekin
bat joan dadin.
- Apurka-apurka familiako kide bakoitza bere garapen etapari dagozkion erantzukizunekin
hornitu.
- Laburbilduz, ezinbestekoa da pertsonengan balorazio positiboaren eta errealitatearen
egokituriko autokontzeptuen bidez autoestimua bultzatzea.
4.2. Arauen
betebeharra familiaren elkarbizitzan
Azaldu berri dugun hezkuntza malguago honek ez du esan nahi hezkuntzak berak
mugarik izan behar ez duenik. Guztiz kontrakoa hain justu ere, ezen sozializazioa
egokia izan dadin famili taldea baita umeak taldeak ipintzen dizkion arauen
mugak ikasteko duen esparrua, gerora egoera hau estrapolatzen jakin dezan,
gertueneko kasuan klaseko taldera lehenik, eta gizarte osoko taldera azkenik.
Sozializazio prozesuan ezinbestekoa da araudiak elkarbizitza antolatzen
laguntzen diguten instrumentu bezala ikusten ikastea, eta ez debeku sistema
huts bezala.
Honengatik guztiagatik beharrezkotzat jotzen dugu araudiak akordio bidez lortzea, familiako kide bakoitzaren eskubide eta zereginak bermatzeko helburuarekin ezartzen direla ulertuz.
Seme-alaben hezkuntzak berezko duen konplexutasuna onartuz, nahitaezkoa da ezinbesteko autoritatearen erabileraren eta bilatzen dugun hezkuntzaren izaera malgu eta partehartzailearen arteko oreka erdiestea, bi muturrak saihesten saiatuz, bai autoritarismo hutsean erortzea, zeinek familiaren baitan biolentzia estrukturalaren existentzia esan nahiko bailukeen, bai kriteriorik gabeko permitibitatea, edozein jokabide ontzat eman eta beharrezko mugak ez ikustera garamatzana.
4.3. Hezkuntzaren
eta jolasaren arteko harremana:
Hezkuntzak bizipen izaera duen aldetik, jolasarekin zerikusia duen orok
garrantzi handia hartzen du. Denbora librea nola bete, zertara eta zerekin
jolastu erabakitzea, oro har erreflexuzko edo ohikeriazko gauza dena, baloreen
ikasketa eta sozializazioan garrantzi handiko elementua da.
Zentzu honetan garrantzizkoa da gurasoak hezkuntzaren izaera ludiakoan parte hartzearen beharrezkotasunaz ohartzea, dela jostailu eta jokuak aukeratzeko orduan, dela aisialdiko denbora beraien seme-alabekin partekatu ahal izateko espazioen bilaketan.
Sarritan joku zein jostailuek hainbat rol betetzen dituzte, hain zuzen bizi garen gizartearen joera eta errealitate injustu eta ezezkoaren islada direnak: hainbat talde sozial besteen artetik gailentzea, edota sexu bat bestearekiko gailentzea; zintzo eta gaiztoen arteko bereizketa; hainbat zeregin emakumezkoentzat berezkotzat jotzea; biolentzia zenbaitetan baliabide bakartzat erakustea... Bestelako baloreetan hezi nahi badugu, geure haurrengan kontrabalore hauek errepikatu ez daitezen saiatu behar dugu. Honetarako jostailu eta joku konpetitibo, beliko, sexista eta sofistikatuen aurrean kooperatibitatea, biolentziarik eza, sexismoaren bazterketa, irudimen eta ekologismoa bultzatzen duten forma ludiko alternatiboak proposatzen ditugu.
Azkenik eta bideojoku, telebista edo internet bezalako teknologia berrien inguruan, honakoaz ohartu behar gara, garrantzi handiko hezkuntz elementuak direla, hortaz, gurasoek bide hauetatik seme-alabek jasotzen duten informazioaren ezagutza zuzena izan behar dutela. Ezagutza hau, alde batetik, eskeintzen diren bideojoku eta web horrietan nola umeak egunero telebistaren aurrean eta konektaturik pasatzen dituen orduen kontrolean zehaztu behar da. Medio hauen neurrigabeko erabilerak edo gaitasun kritikorik gabeko eta gehiegizko permitibitateak introbertsioa, indibidualismoa, konpetitibitatea edo jarrera bortitzak eragin ditzake, baita gizartean ikus daitezkeen ezezko rolak eurenganatzea ere.
5. Eskolako giroa
5.1. Irakasleen
konpromisua
Lehenago esan dugun bezala, hezkuntza eskolako ingurunea baino askoz gehiago
dela egia bada ere, honek zeresan berezia du pertsona gaztearentzat, formaziorako
leku pribilegiatua den aldetik. Honegatik atal berezi bat emango diogu.
Hezkuntzaz ari garenean sozializazio prozesuaren elementu batez ari gara, errealitatearen eraikuntza sozialaz, umeentzat dagokien gizartean baliozko diren hainbat balore, jarrera, arau eta ohitura barneratzea suposatzen duena. Baina argi dago gailentzen diren balore horien guztien artean batzuk (konpetitibitatea, moral bikoitza, indibidualismoa, intolerantzia, esplotazioa...) eta beraietatik eratorriak diren arau eta jarrerak, Bakerako Hezkuntzak bultzatu nahi dituen baloreei zeharo kontrajarririk daudela. Hau dela eta, hezkuntzan lan egiten dugun guztiok heziketa ezin dela ekintza neutroa izan gogoratzeko beharra dugu. Argi izan behar dugu nolako gizarte eredu eta pertsona mota bilatu eta nahi dugun, helburu honekin profesional gisa ezezik pertsona bezala ere konprometituz. Ez baitatza gizarteak ematen dizkigun baloreetarako eta baloreetan heztean, balore hauetatik bake kultura bati eutsiko dioten balore berrietarako heztean baizik. Azken finean ez baita bizitzea suertatu zaigun mundu honetara moldatuta eta ohituta, baizik eta gizakiok egunez egun aldatzen dugun mundu hau positiboki eraldatzeko heztea. Bakerako Hezkuntza, honenbestez, zera da, geure gazteengan indarkeria ez erabiltzera bultzatuko dituzten baloreak sortzea, mundu zuzen eta solidarioago batengatik lan egitera bultzatuko dituztenak, pertsonen jatorriak eta izaerak alboan utzita, onartzera bultzatuko dituztenak, gerrak eta berauek sortzen dituzten gastu militar izugarriak baztertzera eramango dituztenak, gizakien artean berdintasun eta senidetasunezko harremanak sortzera bultzatuko ditztenak, eta abar. Hitz batez, gizarteak ematen dizkigun balore askori Bakerako Hezkuntzaren baloreak gainezartzea. Ezbairik gabe zeregin honek, hezkuntza honek, bakerako hezkuntza honek, irakasleen konpromisua eskatzen du.
Lehendabizi, programatzeak eta hezkuntz zentruan zein hezkuntz aktibitatean garatzeak eskatzen duen lan eskergarengatik (puntu hau aurreraxeago aztertuko dugu).
Bigarrenik, balore hauek transmititu ahal izateko bizi egin behar direlako eta praktikan jarri. Hau da, irakasleak, gizartearen zati den aldetik, ezin du eragotzi balore gainezarle hauek neurri handiago edo txikiagoan bere baitan bizitzea. Horrenbestez, beharrezko du berak ere bake eta tolerantzia hezia izatea, eta balore hauek bere egitea bere eguneroko bizitzan. Ikasleek eredu eta erreferenteak aurkitu ahal ditzaketen ingurune bat behar dute, hala irakasleengan nola zentruko beste langileen artean ere, baita, azkenik, zentruko elkarbizitza antolatzeko moduan ere. "Curriculum ezkutu" bezala ezagutzen dena da hau, hots, balore hauek koherentziaren bidez transmititzen dira, praktika eta ereduaren bidez, ez baita esaten denaren bidez hezten, egiten denaren bidez baizik; ez baita entzuten denaren bidez ikasten, ikusi eta bizi denaren bidez baizik.
Hirugarrenez, hezkuntz zeregina irakaste hutsa izan ordez, bide bakarreko ekintzaren ordez, non ikasleak irakasleak erakusten diona soilik bereganatzen duen, Bakerako Hezkuntzak ekintza interaktibo gisa ikusten duelako, non bi partaideak eraldaketaren sujetu baitira. Ikasgelak kooperatibo eta partehartzailea behar du izan; bertan ikaslea bere ikasketa prozesuan inplikaturik sentituko da eta irakaslea curriculum intelektual eta kritikoaren eragile sortzaile izango da.
Bakerako Hezkuntzak aurrera eraman nahi duenaren konpromisoa eskatzeko arrazoi hauek eta beste batzuez gain, geure ingurunean, badu beste arrazoi bat, lehenago ere aipatu duguna: geure herrian aspalditik pairatzen dugun bortizkeria zuzenaren aurrean jarrera eta agerizko iritzi bat hartzeko zailtasuna. Urte luzeetan zehar Euskal Herrian Bake-bidean Hezik ez du estatuko beste hainbat lekutan bezainbesteko indarrik hartu. Aurrera atera diren ekintza gutxiak iniziatiba indibidual eta unean unekoen ondorio izan dira, eta ez zentru bakoitzaren hezkuntz proiektuaren baitan programaturiko eta planifikaturiko ekintza legez.
Gaur egun eginkizun hau, hainbat girotan zailtasuna oraindik oso handia izan arren, gero eta gehiago ari da garatzen. Hau hainbat hezkuntz instituziok, Renovación Pedagógica besteak beste, berdinen arteko elkarbizitzaren eta biolentziaren inguruan eginiko hausnarketari zor zaio, hala nola hezkuntzarako errekurtso berrien agerpenari eta irakasleen gero eta kontzientziazio handiagoari.
5.2. Bake-bidean
Hezi: zehar lerroa
Aipatu dugun lehen arrazoira bueltatuz, konplexua da irakasleentzat LOGSEk
dakarzkien zehar lerroen tratamendua, hauen artean Bake-bidean Hezi. Egia
da oso interesgarria dela gai hauek proposatzea, jakituria eta kulturaren
diziplina klasikoak ez diren gaiak jorratzea proposatzen den aldetik. Baina
ikuspegi berri hauek zehazterakoan zailtasun dezenterekin egiten dugu topo:
askotan errekurtso didaktikoak falta dira, edo ez dakigu gaiak zehaz-mehatz
nola jorratu, bestetan mentalitate klasikoagoa duten irakasleen borondaterik
eza.
Inongo dudarik gabe azken urteotan gorakada handia izan dute bakearekin
erlazionaturiko baloreak bultzatu nahi dituzten kanpainek, adibide gisa
urtarrilaren 30ean bakearen eskola eguna ospatzea aipa genezakeelarik. Kanpaina
hauetan gela barruko zein kanpoko ekintzak burutzen dira, baita zentrutik
kanpora ere. Are gehiago, zera lortzen ari gara, pixkanaka-pixkanaka kanpaina
hauen bidez alor guztietako irakasleak inplika daitezela, gai hauek etika
edo erlijio esparruko irakasleei soilik dagozkiela dioen eskema zaharra
atzean utzita, ekintza diziplinartekoak programatuz. Dena den, kanpaina
hauek osoro positiboak diren arren, hutsetik garatu direnean batik bat,
Bakerako Hezkuntzaren eginkizuna ezin da unean uneko ekintza baten programaziora
mugatu, lan jarrai eta etengabea eskatzen baitu, hau da, kanpaina hauek
hasiera puntu onak izan daitezke, baina ezin dira inondik inora helmuga
puntu izan. Kanpaina zehatz hauetatik aparte kurtso edo etapa osoan zehar
luzatzen den egitasmo plan bat gauzatu behar da, kontzeptu "tradizionalekin"
era natural eta logikoz bat egiten duten ekintzak programatuz, aurresan
ezin daitezkeen eta espero ez diren egoerei irekirik egon behar dugula ahaztu
gabe, mementu garrantzitsuak baitira zenbait balore erakutsi eta indartzeko.
Argi dago, horrenbestez, zehar lerroek, eta Bakerako Hezkuntzak zehazki, pertsonak osotasunean hezteko eta mundu zuzen eta solidarioago bat sortzeko orduan ahalbide handiak eskeintzen dituztela, hauexek hezkuntz curriculumean eta zentruaren ohiko bizitzan konkretatzeko zailtasunak ere begi bistan daudelarik. Honexegatik, gida gisa erabil daitezkeen hainbat ildo proposatu nahi ditugu:
- Lehendabizi,
zentru bakoitzean hezkuntza komunitateak zera erabaki behar du, zeintzuk
izango ote diren euren hezkuntzaren baitan egongo diren oinarrizko baloreak,
eta hau zentruaren hezkuntz proiektuan (PEC) jaso beharko da, kontestuaren
analisia, zentruaren identitate zeinuak eta beronen helburuak eta instituzioaren
antolaketa-egitura ere bildu beharko dituena. Puntu honetan interes handiko
gerta daiteke gurasoen inplikazio maila erabakitzea.
- Bigarrenik, gai hauek zentruaren proiektu curricularrean (PCC) zehaztu
behar dira, etapa eta arlo curricular bakoitzari dagozkion helburu nagusi,
antolamendu eta eduki, metodologia eta ebaluazioen sekuentziazioa definituz,
interdisziplinariotasunari arreta berezia eskainiz.
- Azkenik, ikasgelen programazioa da zehaztapen honen azken pausua.
Badira bi aspektu aipagarri dagoeneko jaso dugunaren artean: zentruaren antolaketa (PEC) eta metodologia.
Antolaketa eta funtzionamenduari dagokionean, hauek Antolaketa eta Funtzionamenduaren Araudian (ROF) edo Barne Abiarako Araudian (RRI) bildu daitezke, transmititu nahi diren baloreen oinarrian eraikiak izan diren eta zentruko elkarbizitza antolatzen duten araudien bidez. Behar beharrezkoa da ikasleak oinarrian balore hauek daudela ikustea, are gehiago batera eginiko aurre hausnarketa batek arau bakoitzaren atzean bultzatu nahi den balorearen existentzia ikusi eta barneratzen lagunduko dio. Zentzu honetan onuragarria izango litzateke ikasleek neurri batean eskola araudiaren sorreran parte hartzea, dela araudi orokorrean, dela ikasgeletako jokabidea batez ere zuzentzen duena. Kontestu honetan, famili giroa atalean genioen bezala, autoritatearen erabilerak bestelako zentzua hartzen du.
Argi dago geure ikasgela eta zentruetan egunero makina bat auzi sortzen direla. Arestian esan dugunaren ildotik, hauei positiboki aurre egiteko gai izan behar dugu, komunikazioa, partehartzea, elkarrenganako begirunea, elkarrizketa, enpatia eta gatazkei erantzuteko bide kreatiboak sortzeko gaitasuna suspertuz. Era berean, argi dago batzuetan araudiari lotu beharko gatzaizkiola, baina ez ohituraz darabilgun instrumentu koaktibo eta zigortzaile gisa, baizik eta hezkuntza komunitateak aukeratutako baloreak babestu eta bultzatzeko onartua duen araudi bidegile bezala.
Oro har, demokrazia giroa sortu behar da zentruan, autonomia, errespetu, berdintasun, elkartasun, integrazio eta elkarrizketa eta akordiorako aldez aurreko joera indartuz.
Azpimarratu nahi dugun beste kontu bat metodologiarena da, PCCan jasota datorrena. Bakerako Hezkuntzak zera behar du, gaineratu behar diren kontzeptu espezifikoez gain, ildo beretik aurreratzea ahalbideratuko digun metodologia bat bultzatzea. Zehar lerroa horrek "zenbait gairen gainean une zehatz batean baino ez hitzegitea" bihurtzeko arriskua dago, bien bitartean ikasleen artean konpetitibitatea, sari-zigor dinamika, errespetu falta, elkarrizketarik eza, ikasle eta irakaslearen arteko konfidantza falta eragiten duten jarrerak bultzatzen direlarik. Sarritan gizartean ohiko diren eskemak errepikatu besterik ez da egiten, irakasle eta ikasleen artean harreman zeharo bertikala garatuz, eta hartara ikasgela eta zentrua oro har, balore berriak eta egiteko eta funtzionatzeko modu berriak esperimentatzeko leku aparta bihurtzeko aukera galduz. Honenbestez ezinbestekoa da, lehenago aipatu dugun ezkutuko curriculum horretaz ari garelarik, Bakerako Hezkuntzaren baloreekin koherentea den metodologia bat garatzea. Bestela, ikasgelan hainbat gai eta kontzeptu unean-unean tratatzen saiatzea ez da saiakera idorra soilik izango; saiakera okerra ere izan liteke.
Hau guztia dela eta, metodologiak induktiboa, zuzena, motibatzailea, aktibo eta esperimentala izan behar duela deritzogu, ikaslearen interesetan oinarritua.
5.3. Oinarri
psikopedagogikoak
Azkenekoz, hezkuntza ekintza zuzendu behar duten hainbat hastapen psikopedagogiko
aipatzea gustuko genuke, irakasleari dagokionez zein ikasleari, Bakerako
Hezkuntzaren ikuspegitik:
5.1.3. Irakasleen
partaidetza
- Irakasleak irakasten duenaren eta zentruaren inguruan egiten dituen kritikak
onartzeko besteko ausardia izan behar du.
- Inkonformismo eta erantzukizunez eramandako desobedientzian hezten jakin
behar du, jarrera kritikoa garatuko duena.
- Ezinbestekoa ez dela onartzen jakin behar du: irakasle ona ikasleak berarekiko
dependienteak ez izatea lortzen duena da.
- Ezkutuko curriculumarekin koherente jokatu behar du: egunez egun egiten
duenaren eta esaten duenaren arteko koherentzia zaindu behar du.
- Ikasgelan giro positiboa sortu behar du, bi norabidetako prozesuak eragiten
dituzten komunikazio egoerak sortzen jakin behar du.
- Ez du boterean oinarrituriko jerarkiarik sortu behar; ezin du bere hitza
beldur, koakzio, oihu edo mehatxu bidez inposatu.
- Dena ezin daitekeela eskolan konpondu jakin behar du, eraginkortasun garrantzitsuko
beste ingurune batzuk ere existitzen direla onartuz.
- Sozializazio egoki baten oinarri diren elkarbizitza, tolerantzia eta errespetua
bultzatzen dituzten jarrerak gogotik indartzen jakin behar du.
- Ikasleen agresibitatea bideratzen jakin behar du, berau ez baita berez
txarra, euren garapen indibidual eta sozialean aurrera jotzeko duten energia
baizik.
- Ikasgelan sortzen diren auziak irudimenez eta modu positiboan ebazten
jakin behar du.
- Auzi horietan epaile modura hartu behar du parte, baina ikasleak parte
hartzera bultzatuz eta ez moralez beteriko juzkuak egitera mugatuta.
- Aniztasuna aberastasuntzat jo behar du eta ez oztopo edo liskar iturritzat.
5.3.2. Ikasleak
ere partaide
- Beharrezkoa da ikaslearen aldetik parte-hartze aktibo bat, bere ikaste
prozesu propioa eraiki ahal dezan eta komunikatzeko eta autogestionatzeko
gaitasuna lor dezan.
- Injustizien aurrean gogotsu eta konprometiturik agertu behar du.
- Injustu irizten dien arauen aurrean kritiko agertu behar du.
- Bere harremanak beste pertsonekiko komunikazio eta errespetuan oinarritu
behar ditu.
- Bere autoestimazioa garatu behar du, besteen iritzi eta jarrerak mehatxagarritzat
ez jotzeraino.
- Bere gaitasunak baloratu behar ditu, baina inoiz ez besteen artean gailentzeko
elementu gisa.
- Besteek diotena gogotik entzuten ikasi behar du, besteak esan nahi duena
ulertzen saiatuz.
- Aniztasuna ez du mehatxu bezala ikusi behar, mugarik gabe aberasteko aukera
bezala baizik.
- Gatazkak irudimenez, modu baketsu eta tolerantean ebazten ikasi behar
du.
6. Geure herriaren egoera
Orain arte modu orokorrean aipatutako guztiak gure ingurunean ere baliokotasun oso osoa du. Baina azken hiru hamarkadetan gure herriak pairatu duen, eta mila bizitza suntsitu dituen zuzeneko biolentziak utzi dituen arrasto espezifikoek gure gizarte taldeari ematen dioten berezitasuna begibistakoa da.
6.1. Egoera
eskasa
Gure gizartean asko dira bide biolentoan euren helburuak lortzeko modu bat
ikusi duten gazteak, eta ez gara gai izan gazte hauei bestelako bide onargarri
bezain gizatiarrrik eskeintzeko. Gainera, talde honen baitan, gizarteak
baloratzen ez dituen kontestuan hazitako gazte asko aurkitzen dira. Honen
ondorioz ez dute behar adinako autoestimaziorik lortu, izaera bortitzeko
taldeentzat harrapakin bihurtu direlarik, talde hauek protagonismo biziago
bat eskaintzen baitiete, euren autokontzeptua indartuz.
Beraz belaunaldi aldaketa baten aurrean gauden honetan, biolentziaren tradizioari segida eman ordez, inoiz baino beharrezkoagoa egiten da gazte koskor hauek indarkeriarik ezaren kulturan heztea.
Hamarkada luzeetan zehar gure lur honetan, munduko beste hainbat lurralderekin solidaritatea eta justizia landu egin da, baina ahaztu edo ez da ikusi nahi izan, gertuen eta ikuspegi objektiboenetik zailen izan dugun gatazka. Urteetan beldurrak eragotzi digu kafetegietan, kaleetan, ikasgeletan ETAri buruz hitzegitea. Existitzen den arazo bat isiltzen dugunean enkistatu besterik ez dugu egiten, bere konponbidea eta gainditzea zailduz.
Ez ditugu aintzat hartu, ez dezagun ahaztu, terrorismotean jaio eta hazi diren belaunaldiak. Ez diegu honi buruz eztabaidatzeko aukerarik eman; besterik gabe alde batera laga ditugu, honela bustiko ez zituelakoan. Baina biolentziaren kulturak gizartean uzten dituen lorratz eta eraginak, sirimiria bezala zirrikitu guztietatik filtratzen dira, balore, jarrera eta harreman guztiak bustiz.
Arestian aipatu dugun bezala, asko dira kultura honen transmisioan parte hartzen duten tartekoak. Zera azpimarratu nahi dugu, bereziki, komunikabideen betekizuna. Izan ere, sarriegi, balore negatiboen transmisore bihurtzen dira, dela edukitzaileagatik, dela edukiagatik. Era berean, politikariak krispazio sozialaren erantzule dira, neurri handi batean, eztabaida anitz, lasai eta konstruktiboa galarazten duen hizkuntza deskalifikatzaile eta oldarkorregia erabiltzearren.
6.2. Zenbait
balore berri:
Bakerako Hezkuntzak gurea bezalako gizarte batean zera esan nahi du, harturiko
balore negatibo hauei bake kultura bultzatzen duten balore berrien bidez
aurre egitea:
- Biolentziaren
erabileraren justifikazioaren aurrean, biolentziarik eza hobestea, bizia
eta pertsona guztien segurtasunerako eskubidea.
- Etsaiaren irudiaren aurrean, eta honek dakarren gorrotoaren aurrean, aniztasuna
eta ezberdin pentsatzen dutenenganako errespetua onartzea, nahiz eta bere
ideiak, sinesmenak edo ideologia ez partitu.
- Norberaren bandokoentzako eskubideak exigitu baina besteei ukatzeak erakusten
duen moral bikoitza gaitzetsi, indarkeria berez baita gaitzesgarria eta
ez pairatzen duenaren arabera. Pertsona ororen duintasuna onartu, bere jatorria
albo batera utzita, eta giza eskubideen izaera unibertsala onartu.
- Ezberdin pentsatzen duenarekin elkarbizi behar izatea ez oztopotzat jo,
aniztasuna aberastasuna baita.
- Ezin da indarkeriara ohitu, etengabe agertu behar da berarekiko konformagaitz,
bere aurka lan eginez, gertuenekoetatik hasiz, biolentziarik gabeko etorkizunaren
alde, hau sufritzen duten guztiei geure elkartasun amaigabea erakutsiz.
- "Egia bakarra" dutelako ustea aldarrikatzen duten jarrera itxi
eta mugiezinak baztertu, elkarrizketa/eztabaida kultura batez ordezkatzeko,
maila politiko zein sozialean, beste elkarrizketakidea baliozkoa dela onartuz.
6.3. Gatazkak
bereizi behar
Bakearen aldeko Koordinakundeak azken urteetan aldarrikatu dituen tesietariko
batek zera dio, gure gizartean koexistitzen duten gatazka bortitz eta politikoak
ez dutela nahitaezko erlaziorik, eta honexegatik bereizi beharra dagoela.
Izan ere, badira sektore batzuk gatazka politiko baten existentzia defendatzen
dutenak subirautasunaren inguruan, baina borroka armatua metodo bezala,
inongo ezpairik gabe gaitzesten dutenak helburu hau defendatzeko. Honenbestez
bi konfliktoen arteko beharrezko erlazioa baiesten duten bakarrak MLNVaren
ingurukoak dira. Zentzu honetan beti esan izan dugu ez dagoela gatazka politikoari
aurre egin beharrik biolentzia egoera hau konpontzeko, baina era berean,
egoera honek berdin dirauelako ez diogu auzi politikoei buruz eztabaidatzeari
zertan utzi.
Gauzak honela, oso beharrezkotzat jotzen dugu gizarte osoa heztea, baina batik bat gazteenak, argi izan dezaten bortizkeriaren erabileraren kontua, nahiz eta erro sakon politikoa izan, arazo etikoa dela: justifikagarria al da pertsona bat erailtzea helburu jakin batzuk lortzeko? Eta printzipio honek beste guztien gainetik egon behar du: gizaki guztiek duten bizitzeko eskubidea ezin da dudatan jarri gatazka politiko bati irteera eman ahal izateko. Erailtzea edo ez erailtzea, biolentzia justifikatzea edo ez egitea, zerbait lehenagokoa da, pertsona ororen duintasunaren onespenetik datozen inorenganaezineko balore etikoen gain eraikitako jarrera bat da.
Jakina, honek ez du esan nahi badiren arazo politikoak ahaztu behar ditugunik. Aitzitik, hain zuzen ere, helburua bizi diren gizartearen arazo politiko eta sozialekin arduratuta dauden hiritar erantzule, gogotsu eta kritikodunak heztea da, balore demokratikoak zerbait bizidun, dinamiko eta guztiona bihurtu behar ditugula ziurtzat emanez.
6.4. Elebitasun
tolerante eta aberasgarria:
Gure gizartearen aniztasunaren ondorio den elementuetariko bat tradizio
kultural ezberdinen koexistentzia da. Hala ere, aberastasun eta osatzailetzat
jo beharko genukeen hori, sarritan, liskar iturri bihurtzen da, bereziki
kultura bat bestearen antitesitzat ikusten denean, bestea erasotzat jotzen
dugunean edo elkarbizitzarako ezgaitzat.
Hau oso argi
ikus daiteke hizkuntzaren kasuan. Euskera-gaztelera, gaztelera-euskera,
etengabeko auzi iturri diren binomio bihurtzen dira. Berez, aurrez aurre
aurkitzen diren bi izaki balira bezala, pertsona bakoitza bata ala bestea
hartzera behartuz, bi bando balira bezala, eta bietariko batean soilik egon
daiteke pertsona bakoitza.
Hizkuntzaren arazoa ezin daiteke arma erasokor gisa erabili interes politiko
zehatz baten izenean, ezta jarrera intolerante eta liskartuen sortzaile
bezala. Gure hezkuntz sisteman hizkuntza eredu ezberdinak izateak ez du
gizartearen banaketa islatzen, baizik eta hizkuntza eredua aukeratzeko orduan
ere anitza dela erakusten du.
Beharrezkoa de elebitasuna aberasgarria dela ikustea, inposaketa eta debekuetatik urrun pertsonek elkar aurkitu eta elkarbizitzarako erabil dezaketen elementu gisa. Liskarra sortu beharrean, estimua garatzen ikasi behar dugu, hizkuntza bakoitzaren aberastasuna aurkitzen ikasi, bere idiosinkrasia eta espezifikotasunarekin. Ez dugu ahaztu behar hizkuntzaren betebehar nagusia, darabilen kodearen gainetik, pertsonen arteko komunikaziorako instrumentu izatea dela. Honenbestez, inongo hizkuntza ezin da alderdikeriaz erabili, honela, bere berezko helburu den komunikazioa oztopatzeko instrumentu bihurtuz.
6.5. Hezkuntza
ez neutrala:
Arestian adierazi dugun legetxe, egun, hezkuntzaren oinarrizko ezaugarrietako
bat bere konplexutasuna da, hezkuntza, noski, bere osotasunean ulertuta,
ez eskola giroan soilik. Konplexutasun hori handiagoa bihurtzen da arazo-multzo
jakin bat bizi duten gizarteetan. Euskal gizartearen kasuan, hezkuntz esparru
ezberdinek beren baitan biolentzia iraunkorraren efektu gaizto berbera birsortzeko
arriskua dute. Inguramendu honetan zail egin da gurasoen, komunikabideen,
gizarte-asoziazioen eta batik bat irakaslegoaren ikuspegitik aurre egitea
problematika honi. Honek zera eragin du sarritan, neutraltasunean kokatu
izan garela, hau da, inhibitu egin garela, arazoari buruzko mentzio oro
eragotziz, eta honela gaiaren inguruko analisi eta eztabaida isilaraziz.
Gatazkak hazkunde pertsonal eta sozialaren bultzatzaile direla jakinda, zera irizten dugu, hezkuntza ezin daitekeela neutrala izan, are gutxiago aurrean dugun egoerari begira. Ez da inola ere norbanako jakin baten konbentzimendu sakonekin inor adoktrinatzerik bilatzen, saihestu beharra dagoena, baizik eta gutxieneko etiko unibertsalekin zerikusia duten kontuen aurrean ez ur ez lur ez agertzea bilatzen dugu, oinarrizko erreferentziatzat giza-eskubideak izanik. Honela bada, terrorismoaren gaitzespen argi eta ulergarri adierazi behar dute hezitzaileek, jarrera hau gizaki orori onartzen zaizkion eskubideetariko edozein zapaltzen den egoera guztietara luzatuz.
6.6. Biktimenganako
enpatia garatu:
Bake-bidean Hezik garatu behar duen gaitasunetariko bat beste pertsonaren
lekuan jartzeko gaitasuna da, bestearengandik banantzen gaituen ezberdintasuna
gaindituz. Edozein gizartetan enpatiarako gaitasun hau garatzea garrantzitsua
bada, are gehiago izango da gure egoeran, sarritan egoerak hain kontrajarriak
dira-eta. Are zehatzago, enpatia hau guztiz nahitaezkoa da biolentziaren
biktima zuzenen gizataldearentzat. Eta, hala ere, gutxitan izan da gizartea
gai benetan bizi duten egoeraz jabetzeko.
Biktimenganako gertutasun soziala asko indartu dela egia bada ere, behar beharrezkotzat jotzen dugu hezkuntzatik enpatiarako gaitasuna bultzatzen eta indartzen duten metodologia eta programak lantzea, kolektibo honekiko bereziki. Honekin zera lortu nahi da, norberaren ideologia berekoak direnentzako eskubideak ontzat ematea eta besteei ukatzea onartzen duen moral bikoitza haustea. Honetaz gain, sufritzen dutenenganako jarrera solidarioak lantzera garamatza, gizaki bezala batzen gaituena azpimarratuz, sentimentuak, hain zuzen ere. Pertsona hauek gauza bezala ez ikustea behar-beharrezkoa da gaitasun enpatikoa garatu ahal izateko.
7. Ondorioak
Laburpen modura eta agiri honen bidez aportatu nahi izan ditugun oinarrizko hainbat puntu azpimarratzeko asmoz Bakearen aldeko Koordinakundeko Bake-bidean Hezi Batzordeak honako ondorioak mahairatzen ditu:
1. Bake-bidean
Hezi gaur egun Bake Kultura eraikitzeko oinarrizko tresna bat da. Osoko
zeregina da gizarte osoari zuzedua baitago; konplexua, parte hartzen duten
eragile guztiak direla medio; etengabea eta egunerokoa, ez baita beharrizan
edo egoera puntualekoa.
2. Biolentzaren kulturaren aurrean, beharrezkoa da Bake Kulturari eutsiko
dioten balore berriak bultzatzea giro guztietatik, ez soilik eskola girotik,
eta oinarrizko hastapenak pertsona ororen duintasuna izanik.
3. Bilatzen dugun bakea zuzeneko biolentziarik eza baino kontzeptu aberatsagoa
da, biolentzia estruktural eta kulturalik ez egotea ere aldarrikatzen duena.
4. Gatazkaren sormenezko ikuspegia indartu behar dugu, zeinek, bizitzari
berezko zaion prozesutzat jota, modu positiboan ebazten lagunduko digun,
garapen pertsonal, sozial eta hezitzailerako elementu aberasgarri bihurtuz.
Elkarrizketa da edozein arazori aurre egiteko modurik onena, baita geure
herriarenari ere, enpatia eta aktiboki entzutea oinarrizko jarrera direlarik.
5. Famili giroa, lehen urteetan batik bat, garrantzi handiko giroa da gizarteratze
prozesuan, baloreak koherenteki eta bizipen moduan transmititzen diren heinean.
Honexegatik gurasoek ezin dute euren betebehar hezitzailea irakasleengan
edo bestelako giroetan eskuordetu, ordezka ezin daitekeen atala baitira
umeen hezte prozesuan.
6. Bestalde, eskola Bakerako Hezkuntza garatzeko ingurune aparta da. Bere
zehar lerroak, zentruaren antolamendua eta metodologia bezalako arloetatik
bultzatu behar baita, beti ere zereginaren konplexutasuna eta irakasleen
konpromiso beharra gogoan izanik.
7. Era berean, gure herri honetan beharrezkoa da gatazkari modu konstruktiboan
aurre egitea, hainbeste urtetan itsatsi zaigun indarkeriaren kultura arbuaituz
eta belaunaldi gazteenetan biolentzia eza eta tolerantzia bezalako baloreak
ereinez.
8. Bakerako Hezkuntza ez da kontu teoriko hutsa, eta ez da alor profesionalera
mugatzen den zerbait, esperientziaren eta bizipenaren bidez lortzen den
dimentsioa da, bizimodu bihur daitekeen jarrera bat, alegia.
9. "Ez bazara soluzioaren zati, arazoaren zati zara" esaldi honek
egoera gatazkatsuetan inplikatzeko behar dugun motibazioa islatzen du, euren
ebazpen positiboan konprometitzeko eta gizarte toleranteagoa sortzeko behar
dugun balore alternatiborik ba ote dugun peskiza egiteko
10. Honengatik guztiagatik behar beharrezkoa da guztion parte-hartzea, arauturiko
hezkuntzaren barruan zein kanpoan, jarraitzera bultzatzen gaituen sakoneko
iritzi sendo bat baitugu: eskeini dezakegun guztia, huskeria iruditu arren,
mundu berri bat, Bake Kultura bat eraikitzeko betebehar konplexu baina beharrezko
honetan, laguntza paregabe eta baliotsua da.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||