Bakerako hezkuntza gauzatzen

(2001eko urria)

Hauxe da orain arte argitaratu dugun azken koadernoa. Bakerako Hezkuntza Batzordeak landu du bereziki, baina erakunde osoaren lana ere bada. Bai izenburuak berak eta bai diseinuak zenbait gako ematen dizkigute Bakearen Aldeko Koordinakundetik bakearen aldeko hezkuntza nola gauzatzen dugun ulertzeko. Alde batetik, sinesten dugu guztiok izan behar dugula hezkuntza horren partaide eraginkorrak, bakera zuzendutako hezkuntza hori etengabe hobetzeko dinamikan sartuz. Bestetik, badakigu gure gizartea plurala dela eta aurrera egiteko ezinbestekoa dela pluraltasun horri eustea. Aberasten gaituen neurrian gureganatu eta modu positiboan baloratu behar dugu, gure ideia eta aukera propioei modu inmobilistan ez atxikitzeko lagungarria da eta.

Bakearen Kultura berriak duen garrantzia abiapuntutzat harturik (ez dugu ahaztu behar hamarkada hau Bakearen Kulturaren Nazioarteko Hamarkada deklaratu dutela), dokumentuak Bakerako Hezkuntzaren garrantzia aztertzen du, eginkizun orokor, konplexu eta iraunkortzat harturik, kontuan harturik bertan agente eta esparru ugari daudela sarturik: instituzioak, alderdi politikoak, hedabideak, familia, Eliza, kirol eta kultur-liderrak, elkarteak... Horien artetik eskola eta familia azpimarratzen ditugu bereziki, gainerakoei garrantzia kendu gabe. Bukatzeko, gure herrian bizi dugun egoera konkretuaren azterketa bat aurkezten dugu, planteatu behar diren alderdi espezifiko batzuk dituelako.

Dokumentua ezinbestekoa da guraso eta hezitzaileentzat, baina guztiok gizarte honetako kideak garenez, komenigarria zaigu orrialde hauetara hurbiltzea, dokumentuaren esaldi batek dioen bezala: "konponbidearen parte ez bazara, arazoaren parte zara".

>> dokumentu osoa

hasiera