1997
·
Bahitutako lagunen (José Antonio Ortega Lara eta Cosme Delclaux
Zubiria) askapenaren aldeko kanpainak aurrera egiten du. Kanpainak
irauten duen hilabeteetan, 4.212 bilkura deitzen dira ohiko lekuetan;
aldizka Burgosera joaten da, bahituen askapena eskatuz egiten diren
ekitaldietara (6 manifestazio) (54); elkartasunezko sinadurak
jasotzen dira; Cosme Delclauxen lankideek Zamudioko Parke Teknologikoan
egiten dituzten elkartasunezko ekitaldietara joatea.
Gainera, honelako ekintza puntualak egiten dira:
- Getxo, urtarrilak 11, bilkura;
- Bilbao, martxoak 1: ibilaldia kartelekin, Jose Antonio, Cosme: askatasuna!
goiburuarekin; (55)
- Donostia, martxoak 23: manifestazioa Beste behin ere, askatasuna
eskatuz goiburuarekin.
- Gorbeia Mendia, apirilak 19: Gorbeia mendira igotzea;
- Getxo, maiatzak 11: manifestazioa;
- Iruña, maiatzak 13: manifestazioa;
- Bermeo, Lizarra, Langraiz Oka eta Zarautz, maiatzak 31: bahiketaren
500 egunak direla-ta, lazo urdin erraldoiak;
- Vitoria-Gasteiz, ekainak 28: ibilaldia kartelekin.
- Gainera, bahituen askapenaren aldeko hainbat ekitalditan parte hartzen
dugu Espainiako herri desberdinetan, esate baterako: Astorga, urtarrilak
14; Andújar, otsailak 29; Cabra-Kordoba, apirilak 6 eta Coin,
apirilak 13;
- Azkenik, uztailaren 1ean, José Antonio Ortega Lara eta Cosme
Delclauxen askapena dela-ta, Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkurak
egiten ditu lau hiriburuetan eta lazo urdinak batu egiten dira. (56)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak manifestazioa egiten du otsailaren
1ean Bilbon goiburu honekin: Hay futuro, geurea da. (57)
· Urtarrilaren 30ean, Bakearen aldeko Koordinakundeko talde
batzuk ekintzak burutzen dituzte ikastetxeetan, indarkeriarik ezaren
eskola eguna ospatuz: hitzaldiak, eztabaidak, agiri bat banatzea,
atxikipenak jasotzea, e.a.
· Ardura, lagun batzuk -José María Aranzamendi,
Eugenio Aranburu eta Juan Carlos Hernando González- zalantzazko
baldintzetan hil direla-ta. Agintariei azalpenak eskatzen zaizkie
eta familiei elkartasuna adierazten.
· Ekitaldiak Justiziako Auzitegi Gorenean, Madrilen, CESIDen
paperak epaileei ematea eskatuz, GALen kasuetan justizia egin ahal
izateko: urtarrilaren 20a eta martxoaren 19a. Publikoki egiten da
CESIDen paperen desklasifikazioaren balorazio positiboa. (58, 59)
· Ardura, une hartako egoerari buruzko eta Ardanzak aurkeztutako
(otsailak 22) proposamenari buruzko Ajuria Eneako Mahaiaren eztabaidagatik:
prentsa oharra, iritzi artikulua, e.a.
· Kondena errepikatuak sabotaje ekintzen eta bizitza politikoko
pertsonen eta beste pertsona batzuen aurkako erasoen aurrean: prentsa
oharrak, iritzi artikuluak, e.a.
· Ustezko ETAko kide atxilotuen aurkako tratu txarren eta torturen
salaketen jarraipena. Argibideak eskatzen dira eta Zuzenbide Estatuan
Giza Eskubideak errespetatzea eskatzen da.
· Getxoko Bakearen aldeko lekuko taldeak Getxorantz plataformak
bultzatutako presoen hurbilketaren aldeko kanpainan parte hartzen
du. Apirilaren 19an manifestazioa egiten dute udalerri horretan.
· Unibertsitate kanpaina: Evolución-Revolución.
Pentsa ezazu. Hitzaldi-sorta gai hauei buruz: Gernikako Estatutua;
Indarkeriaren eragileak; Eliza eta baketzea; Gatazkaren ondorioak
gizarte zibilean; Euskal arazoaren alderdi historiko-kulturalak; Mitoak,
eraikuntza nazionala eta indarkeria; Autodeterminazio eskubidearen
alderdi juridiko-politikoa; eta Indarkeriaren ondorio sozioekonomikoak
Euskadin. Kanpainari bukaera emateko, ekitaldi publikoa ospatzen da
apirilaren 25ean. (60)
· Presoen gaixotasun sendaezinei buruzko Presondegi Erregelamenduaren
92. artikulua ezartzea eskatzen da.
· Bakearen aldeko Koordinakundeak eta Elkarri erakundeak prentsaurrekoa
ospatzen dute Madrilen, presoen hurbiltzea eskatuz, Lo más
cerca de casa. Etxetik gertu kanpainaren barnean. (61)
· ETAk Miguel Angel Blanco bahitzen du uztailaren 10ean. Bakearen
aldeko Koordinakundeak gogor salatzen du hori eta herritarrei dei
egiten die antolatzen diren deialdi guztietan parte hartzeko eta Ajuria
Eneatik (62) egiten diren deialdien antolaketan parte hartzen
du. Miguel Angel Blancoren exekuzioaren aurrean, manifestari batzuk
jarrera erasokorra dute eta Bakearen aldeko Koordinakundeak lasaitasuna
eskatzen du. Isiltasuna eskatzen da 'gestoetan' eta ordura arte erabilitako
bide baketsuak gauzatu nahi dira. Prentsaurrekoa egiten da: Lasaitasunerako
deia. Elkarrik Bakearen aldeko Koordinakundea kritikatu egiten du,
manifestazioen osteko liskarretan amore emateagatik. Bakearen aldeko
Koordinakundeak erantzun egiten dio Elkarriren hipokresia artikuluaz.
· Irailaren 13an Educarnos en la Tolerancia-Tolerantzian geure
burua hezitzea karpeta didaktikoa aurkezten da Bilbon. (63)
· Gaizka Gaztelumendi eta José Miguel Bustinzaren heriotza
dela-ta, Bakearen aldeko Koordinakundeak 'gestoak' egiten ditu eta
Bizitza guztien alde artikulua idazten da (urriaren 10a).
· Txema Agirre Larraonaren hilketagatik EAJak Bilbon deitzen
duen manifestazioaren aurrean, Bakearen aldeko Koordinakundeak biktima
guztien berdintasuna aldarrikatzen du: "guztiek -biktimek- merezi
dute elkartasun eta konpromiso maila bera" (urriak 15).
· Bakearen aldeko Nafarroako Mahaiaren bilera dela-ta, Bakearen
aldeko Koordinakundeak desadostasunak gainditzeko eskatzen du, lankidetzan
jarduteko (urriaren 21a).
· Bakearen aldeko Lasterketa antolatzen da, azaroaren 2an,
Bilboko Errekalde auzoan.
· Iritzi artikulua bidaltzen da prentsara pentsamendu bakarraren
aurka: Dikrepantzia, aberastasuna eta aniztasuna, altxorra.
· Bakearen aldeko Koordinakundean, beste erakunde bakezale
batzuekin batera, heriotza-zigorraren aurkako kanpaina egiten da:
Heriotz-zigorrik gabeko guneak. (64)
· Ardura, mehatxuak ugaldu egin direla-ta.
· Jarrera publikoa, Kepa Urraren aurkako torturen aurrean:
poza izandako sententziagatik.
· Ekitaldi publikoa Bilbon: Derechos Humanos hoy, egunero,
beti, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan.
· Kanpaina, gerra jostailu, jostailu sexista eta sofistikatuen
aurka: ¿Juguetes bélicos, sexistas y sofisticados? No,
gracias. Jostailu beliko, sexista eta sofistikatuak? Ez, eskerrik
asko. Triptikoak egitea eta merkatal zentroetan banatzea. (65)
· Bakearen aldeko Koordinakundeak bilkura isilak, 'gestoak',
egiten ditu hildako 13 lagunen alde. (66)